Liburuaren aurkezpena: “Unibertsitatearen Eragin Sozialaren Analisia. Gizarte-kontabilitatean oinarritutako eredua”
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/06/09, 16:00
Kokapena
Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren astelehenean, ekainaren 9an, Bizkaia Areatoan “Unibertsitatearen Eragin Sozialaren Analisia. Gizarte-kontabilitatean oinarritutako eredua” izeneko liburua aurkeztuko da, ESIC argitaletxeak berriki argitaratua. Argitalpen honek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) gizarte-kontabilitatearen eredu berritzaile bat aplikatzearen emaitzak jasotzen ditu. Tresna horrek unibertsitatearen ekarpena neurtu, komunikatu eta hobetzeko aukera ematen du, ohiko adierazle ekonomikoak gaindituz, ongizate sozialari egiten dion ekarpena azpimarratuz.
Azterlanaren ondorio nagusien artean, azpimarratzekoa da EHUren balio sozial integratua ia 1.000 milioi eurokoa dela, jasotako finantzaketaren bikoitza baino gehiago, eta horrek jasotako euro publiko bakoitzeko 2,29 euroko itzulkina sortzen dela esan nahi du.
Jardunaldian, ordezkari instituzionalek, proiektuaren arduradunek eta erakunde laguntzaileek parte hartuko dute, unibertsitatearen eragin sozialari buruzko hausnarketak, emaitzak eta esperientziak partekatzeko.
Egitaraua
16:00 – Harrera instituzionala
Sara Urionabarrenetxea, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politikako eta Koordinazioko zuzendaria
Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea
16:15 – Marko orokorra
Ugo Mayor, EHUko Inpaktu Sozialerako zuzendaria
“Ezagutza, gure gizartearen ongizaterako motorra”
16:30 – Unibertsitate–enpresa–gizarte lankidetza
Ramon Bernal, Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia
Jose Luis Retolaza, GEAccounting-eko zuzendari zientifikoa
“Helburu partekatu baten esperientzia: erronkak eta ikaskuntzak”
16:50 – Liburuaren eta proiektuaren emaitzen aurkezpena
Leire San-José, EHUko katedraduna
“Unibertsitatearen eragin soziala zenbakitan, kontakizunetan eta konpromisoan”
Egileetako batzuek ere parte hartuko dute.
17:30 – Galderak eta publikoaren ekarpenetarako tartea
17:45 – Itxiera eta aperitibo informala
Jardunaldian parte hartzea doakoa da, aurrez izena eman behar da esteka honen bidez.
Izena ematen duen pertsona bakoitzak liburuaren ale bat jasoko du doan.
Argitalpenari buruzko informazio gehiago:
https://www.esic.edu/editorial/analisis-del-impacto-social-de-la-universidad