euskaraespañol

Redes sociales campusa

Aurkezpena

Liburuaren aurkezpena: “Unibertsitatearen Eragin Sozialaren Analisia. Gizarte-kontabilitatean oinarritutako eredua”

Noiz eta non

2025/06/09, 16:00

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren astelehenean, ekainaren 9an, Bizkaia Areatoan “Unibertsitatearen Eragin Sozialaren Analisia. Gizarte-kontabilitatean oinarritutako eredua” izeneko liburua aurkeztuko da, ESIC argitaletxeak berriki argitaratua. Argitalpen honek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) gizarte-kontabilitatearen eredu berritzaile bat aplikatzearen emaitzak jasotzen ditu. Tresna horrek unibertsitatearen ekarpena neurtu, komunikatu eta hobetzeko aukera ematen du, ohiko adierazle ekonomikoak gaindituz, ongizate sozialari egiten dion ekarpena azpimarratuz. 

Azterlanaren ondorio nagusien artean, azpimarratzekoa da EHUren balio sozial integratua ia 1.000 milioi eurokoa dela, jasotako finantzaketaren bikoitza baino gehiago, eta horrek  jasotako euro publiko bakoitzeko 2,29 euroko itzulkina sortzen dela esan nahi du. 

Jardunaldian, ordezkari instituzionalek, proiektuaren arduradunek eta erakunde laguntzaileek parte hartuko dute, unibertsitatearen eragin sozialari buruzko hausnarketak, emaitzak eta esperientziak partekatzeko. 

  

Egitaraua 

16:00 – Harrera instituzionala 

Sara Urionabarrenetxea, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politikako eta Koordinazioko zuzendaria 

Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea 

16:15 – Marko orokorra 

Ugo Mayor, EHUko Inpaktu Sozialerako zuzendaria 

“Ezagutza, gure gizartearen ongizaterako motorra” 

16:30 – Unibertsitate–enpresa–gizarte lankidetza 

Ramon Bernal, Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia 

Jose Luis Retolaza, GEAccounting-eko zuzendari zientifikoa 

“Helburu partekatu baten esperientzia: erronkak eta ikaskuntzak” 

16:50 – Liburuaren eta proiektuaren emaitzen aurkezpena 

Leire San-José, EHUko katedraduna 

“Unibertsitatearen eragin soziala zenbakitan, kontakizunetan eta konpromisoan” 

Egileetako batzuek ere parte hartuko dute. 

17:30 – Galderak eta publikoaren ekarpenetarako tartea 

17:45 – Itxiera eta aperitibo informala 

  

Jardunaldian parte hartzea doakoa da, aurrez izena eman behar da esteka honen bidez

  

Izena ematen duen pertsona bakoitzak liburuaren ale bat jasoko du doan. 

  

Argitalpenari buruzko informazio gehiago: 

https://www.esic.edu/editorial/analisis-del-impacto-social-de-la-universidad 


Honen harira