euskaraespañol

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/06/09 2025/06/09, 18:00

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2024-2025 ikasturteko Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako ikasleen graduazio-ekitaldia egingo du. Agustin Martinez Ibargüen, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia saileko katedraduna, promozioaren aitabitxia izango da.

Ikasturte honetan 564 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:

  • Medikuntzako graduko 52. promozioa: 306 ikasle (226 emakume eta 80 gizon). 117 ikaslek ikasi dute euskaraz eta 189k gazteleraz.
  • Erizaintzako graduko 46. promozioa: 167 ikasle (138 emakume eta 29 gizon). 70 ikaslek ikasi dute euskaraz eta 197k gaztelaniaz.
  • Odontologiako graduko 35. promozioa: 39 ikasle (29  emakume eta 10 gizon). 10 ikaslek ikasi dute euskaraz eta 29k gaztelaniaz.
  • Fisioterapiako graduko 11. promozioa: 52 ikasle (29 emakume eta 23 gizon). 33 ikaslek ikasi dute euskaraz eta 10k gaztelaniaz.

Batez beste ikasleen % 75 emakumeak dira, eta % 40 inguruk euskaraz egiten dituzte ikasketak.

Ekitaldian izango dira, besteen artean:

  • Joxerramon Bengoetxea Caballero EHUko errektorea.
  • Alberto Martinez Ruiz Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.
  • Amaia Arregi Romarate Bilboko Udaleko Lehen Alkateordea eta Segurtasun Saileko Zinegotzia.
  • Almudena Ramos Uriarte EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa.
  • Laura Gómez Santos EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko idazkari akademikoa.
  • Agustín Martinez Ibargüen 2024-2025 ikasle-promozioen aitabitxia. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano ohia eta Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia saileko katedraduna.

EHUko abesbatzaren emanaldiarekin amaituko da ekitaldia, 20:00ak aldera.