-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Milia Kuantikoaren aurkezpen ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/22, 11:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkenean, urriaren 22an, 11:00etan, Donostiako Ikerbasque eraikinean, Milia Kuantikoa aurkeztuko da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Campusean ordenagailu kuantikoaren inguruan sortutako ibilbide zientifiko-teknologikoa. Ekitaldira bertaratuko dira ibilbidea osatzen duten ikerketa-zentroetako eta EHUko unibertsitate-zentroetako ordezkariek (EHUko Informatika eta Kimika Fakultateak, DIPC, CFM, Ikerbasque, Tecnum eta CICnanoGUNE). Hitzaldien ondoren, ibilbidearen zati bat egingo da, Ikerbasque eraikinetik EHUko Kimika Fakultatera.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua
- Juana Goizueta, EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Javier Aizpurua, Basque Quantum-eko zuzendari zientifikoa