Mobile World Capital Barcelonak egindako ‘El ecosistema de spin-offs deep tech en España 2025’ txostena aurkezteko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/20, 09:30
Kokapena
Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, azaroaren 20an, 9:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko Ada Lovelace areto nagusian, Donostian, Mobile World Capital Barcelonak egindako ‘El ecosistema de spin-offs deep tech en España 2025’ txostenaren aurkezpen ofiziala egingo da. Ekitaldia antolatu dute EHUk, Bic Gipuzkoak eta Mobile World Capital Barcelonak, The Collider programaren bitartez, laborategitik merkaturako trantsizioan proiektu zientifiko eta berritzaileak laguntzeko diseinatutako transferentzia teknologikoko programa.
Aurkezpenean parte hartuko dute:
- Ane Miren de Ariño Ochoa, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendaria
- Aitzol Ezeiza, EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetzako, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendaria
- Albert Mascarell, Mobile World Capital Barcelonako Transferentzia Teknologikoaren arloko zuzendaria
Ekitaldian zehar mahai-inguru bat egingo da hainbat spin-offekin, Euskadik irtenbide berritzaileak sortzeko duen gaitasunaren adibide direnak: Surphase, Hevea3d, Sorbmetrics eta Nemahealth (Katalunia). Mahai-ingurua moderatuko du Ainhoa Aizpurua Bic Gipuzkoako proiektu zuzendariak.