Gaur, Unibertsitateen G-9 Taldeko errektoreek urteko lehenengo bilera egingo dute Bilbon. Bileran G-9ko sei hileko presidentziaren eskualdatzea egin da, Errioxako Unibertsitatetik UPV/EHUra. G9an dauden unibertsitateetako errektoreek eta unibertsitateetako ordezkariek parte hartu dute bileran, han izan dira, besteak beste, Segundo Píriz, Extremadurako Unibertsitateko errektorea eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako presidentea, eta José Arnáez, Errioxako Unibertsitateko errektorea eta G-9ko presidentetza uzten duen presidentea.
-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Unibertsitateen G-9 Taldeko errektoreak UPV/EHUn bildu dira
Batzarrean sei hileko presidentzia eskualdatu da, Errioxako Unibertsitatetik Euskal Herriko Unibertsitatera
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/02/08
Bileran, besteak beste, gai hauek jorratu dira: ikasleen sarbide eta onarpena; administrazio elektronikoa; unibertsitateko kirola edo hezkuntzaren arloan umeak babesteko neurriak ezartzea. Hainbat ekimen ere aztertu dira: campus birtual partekatua, IV. Doktorego Jardunaldiak, Unibertsitateen arteko VIII. Eztabaida Liga edo G-9ko master baten proposamena.
Unibertsitateen G-9 Taldea irabazi asmorik gabeko elkartea da, honako unibertsitate publiko hauek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea. Guztiak dira beren erkidegoko unibertsitate publiko bakarra. Taldea 1997. urtean sortu zen, eta helburu du unibertsitate erakunde taldekideen arteko lankidetza sustatzea, hala irakaskuntza eta ikerketa jarduerei dagokienez nola kudeaketa eta zerbitzu jarduerei dagokienez.