Laboa Katedrako deialdiak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/06/11
Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Mikel Laboa Katedrak ikerketa eta sormen-dirulaguntzen deialdi publikoa egin du 2015erako honako arlo hauetan:
-Mikel Laboa Katedraren ikergaiei buruzko doktorego-tesia egitea helburu duen doktorego aurreko kontratu bat. 2015eko deialdian, honako ikerketa-lerro hauetakoren batekin erlazionaturiko ikergai bat hautatuko da:
• Euskal artea eta folklorea (bereziki musika eta dantza).
• Euskal artearen eta folklorearen agerpenak.
• Euskal artisten obra (bereziki Mikel Laboarena).
Argibideak eta oinarriak hemen
-Euskal artea eta folklorea, musika, dantza eta bertsolaritzaren inguruko master-amaierako lanen proiektuak nahiz ikerketa-lan monografikoen proiektuak egiteko hiru diru-laguntza esleitzeko.
2015eko deialdian, honako ikerketa-lerro hauetako batekin erlazionaturiko gaiak hautatu ahal izango dira:
• Euskal artea eta folklorea (bereziki musika, dantza eta bertsolaritza).
• Euskal artearen eta folklorearen agerpenak.
• Euskal artisten obra (bereziki Mikel Laboarena).
Argibideak eta oinarriak hemen
- Gaur egungo musika (8 bat minutuko obra bat konposatzea ensemble edo ganbera-talde baterako). Nori zuzendua: 35 urtetik beherako konpositore gazteei.
Argibideak eta oinarriak hemen
-Mikel Laboa Saria: Doinua hitz – Hitza doinu, 2015 kantu-sormen lehiaketa, 35 urtetik beherakoentzat. Sari bat eta bi akzesit.
Argibideak eta oinarriak hemen
Halaber, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, beste erakunde batzuekin elkarlanean, hainbat laguntza eta jarduera deitu ditu:
-Mintzola fundazioarekin eta Euskararen eta Ikerketaren Arloetako Errektoreordetzekin batera:
• Doktorego-tesia egiteko kontratu bat, bertsolaritza alorrean.
• Bertsolaritza alorrean, Master-amaierako lanak edo ikerketa monografikoak egiteko 3 diru-laguntza.
Argibideak eta oinarriak hemen eta hemen
-Topagunearekin, Lekeitioko Udalarekin eta Euskal Zine Bileraren laguntzarekin: ikusentzunezko alorrean, Benito Ansola saria.
Argibideak eta oinarriak hemen
Mikel laboa Katedra
UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatutako Mikel Laboa Katedraren helburuak dira euskal gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea, bereziki arte-sorkuntza eta adierazpenei dagokien alorra sustatu, ikertu eta nazioartean zabaltzeko nahiz arteen ikerkuntzan diharduten erakunde eta pertsonekin elkarlanean euskal arte historikoa nahiz garaikidea jorratzea.
Argazkia: UPV/EHU