Elikadurari eta bizimodu osasungarriei buruzko VII. mintegia
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/02
Javier Garaizar UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak eman zion hasiera "Elikadurari eta bizimodu osasungarriei buruzko VII. mintegiari", eta bertan izan ziren Andreu Palou, mintegiaren zuzendaria eta Universitat de les Illes Balears-CIBEROBN unibertsitatekoa, Mónica Castillo, Farmazia Fakultateko Mugikortasunaren eta Nazioarteko Programen dekanordea, eta María del Puy Portillo, UPV/EHUko Nutrizio eta Obesitate Taldeko ikertzaile nagusia. Hasierako hitzaldia Federación de Industrias de Alimentación y Bebidas-FIAB federazioko Jorge Jordanak eman zuen: ‘La industria alimentaria, paradigma de la innovación en España' [Elikagaien industria, berrikuntzaren paradigma Espainian]. Antolatzaileek diotenez, "aspalditik dakigu elikadura dela gure bizitzan garrantzitsuena eta, bizimodu osasungarriarekin batera, gu ongi eta osasuntsu egoteko iturri nagusi izan daitekeela, bai eta zoriontasunerako babes ere".