euskaraespañol

Redes sociales campusa

Australiako Deakin Unibertsitatearekin hitzarmena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/02

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Deakin University unibertsitatea (Geelong, Australia) elkarlanean arituko dira datozen bost urteotan, graduko ikasleen mugikortasunaren arloan. UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreorde Nekane Balluerkak, eta Deakin Universityko Global Engagement-eko errektoreorde atxiki Gary Smithek izenpetu dute truke hitzarmena.

Bi erakundeek sinaturiko hitzarmen horren bidez, ikasleek ikasturte oso batez edo ikasturte erdiz egin ahal izango dute trukea. Erakunde bakoitzak, urte bakoitzeko, gehienez ere bi ikasle bidali ahal izango ditu, bakoitza bi lauhilekorako edo bi hiruhilekorako ikasturteko; bestela, lau ikasle, lauhileko edo hiruhileko bakarrerako baldin badoaz. Unibertsitateak berak erabakiko du bere ikasleetako nork parte hartuko duen mugikortasun programan.

Lehenengo aldia da Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatzen duela Australiako unibertsitatearekin. Hala ere, Australiak parte hartzen duen nazioarteko zenbait saretako kide da. Era berean, unibertsitate berarekin beste hitzarmen bat sinatzeko aukera negoziatzen ari da orain, tesiak elkarlanean zuzentzeko.

Gaur egun, UPV/EHUk 1.600 hitzarmen inguru ditu beste herrialde batzuetako unibertsitate eta erakundeekin: gutxi gorabehera, horietatik 1.500 Erasmus hitzarmenak dira; 67, berriz, Latinoamerikako erakundeekin izenpetu dira (Mexiko, Brasil, Bolivia, Kolonbia, Argentina, Uruguay…); eta beste 52, azkenik, munduko beste herrialde batzuetako unibertsitateekin sinatu dira (Errusia, Malasia, Kanada, Kazakhstan, Korea, Ukrainia…).

 

Argazkia: UPV/EHU