Genero ikuspegia txertatzen duten Gradu Amaierako Lanak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/10/30
Euskal Herriko Unibertsitateko genero ikuspegia txertatzen duten Gradu Amaierako Lanak (GRAL) ikustarazteko I. Jardunaldia egin zen Carlos Santamaría Zentroan, Donostian. Jarduera Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatu zuen, ikastegien laguntzari esker (Berdintasun Batzordea kasu batzuetan, GRALak kudeatzen dituzten pertsona arduradunak bestetan).
Berdintasunerako Zuzendaritzak guztira 39 GRAL jaso zituen eta horietatik, 10 hautatuak izan ziren beren egileek eta zuzendariek aurkeztu ditzaten. Egun osoko jardunaldia izan zen, elebiduna, eta jorratu ziren gaiak izan ziren metodologikoak (genero ikuspegia duen GRAL bat nola egin gai ezberdinen gainean: elkarrizketak, legedia, literatura eta eskuliburuak, espazioak, gorputz hezkuntza, lagun arteko harremanak...) baita edukien ingurukoak ere: genero berdintasuna nola eragin hezkuntzan, lantokian, kirolean, bikotean, hirigintzan, aisialdian, etab.
Jardunaldian bertan egindako inkesten arabera, lehenengo ekitaldi honek jaso duen ebaluazioa oso positiboa izan da. Diziplinen arteko sarea josten laguntzen du campusean, ikastegi ezberdinen egindakoa zuzenean ezagutarazten du emaitza konparatiboa eskainiz, elkar ezagutza sustatzen du eta ikasitakoa aplika daiteke irakaskuntzan baita ikerkuntzan ere.
Abenduan jardunaldiok egingo dira Araba eta Bizkaiko campusetan.Bestalde, Master Amaierako Lanak ikustarazteko beste jardunaldi bat 2016 urtean egitea aurreikusten da.
Argazkia: UPV/EHU