euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Goiatz Irazabal, Gipuzkoako Campuseko lehen Argazki Rallyaren irabazlea

Daniela Ruizek bigarren saria jaso zuen

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/12

Goiatz Irazabal y Daniela Ruiz (izq-dcha). UPV/EHU

Euskal herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak abian jarri zeun lehen Argazki Rallya, Europar Mugikortasun Astearen baitan. Partehartzaileek bi lan landu behar zituzten: batetik, mugikortasun ohitura jasangarri eta ez jasangarriak, bestetik, garraio publikoak. Goiatz Irazabal Rodriguez Informatikako graduatu berriak jaso zuen lehen saria (300 euro) eta Daniela Ruiz Armestok aldiz, bigarrena (200 euro).

Epaimahaiak erabakia hartzeko garaian honako irizpideak kontutan hartu zituzten: konposaketa, gaiarekiko egokitasuna, sormena eta teknika. Halaber, Juan Aldaz campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria, eta Fernando Anza eta Jon Villate Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideak epaimahaia osatu zuten.

 

 

Irudi galeria: Goiatz Irazabal. UPV/EHU