euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Musika gizartearen aurretik doa

Politologo eta konpositoreek musika eta politikaren arteko harremanak aztertu dituzte

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/05

Mahaian, euskuinetik eskerretara, Francisco Letamendia, Jon Zelaia, Igor Ahedo, Ion Andoni del Amo eta Félix Ibarrondo

'Musika eta politika' mahai-ingurua eta zuzeneko entzunaldia egin da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Politika eta Administrazio Zientzia Sailak antolatutako ekitaldian, ikasleak eta musikazaleak bildu dira.

Mahai-inguruan hauek egon dira: Igor Ahedo eta Francisco Letamendia irakasleak; Ion Andoni del Amo Ikus-entzunezko Komunikazioan ikertzailea; eta Jon Zelaia eta Felix Ibarrondo konpositoreak. Eta Julen Zelaia biolin-jotzaileak, eta Aitor Amilibia eta Jose Antonio Hontoria Silboberri Txistu Elkarteko txistu eta akordioi bikoteak, bere aldetik, entzunaldien piezak jo dituzte, zuzenean. Hauek izan dira: Sonata nº 5 para violín solo (Eugène Ysaÿe);  Amorosa. Diez Melodías Vascas (Jesús Guridi) eta Eziñeruntz (Felix Ibarrondo).

Aurkezpenean, Francisco Letamendiak esplikatu du musikak indar handia duela identitate kolektiboa eratzeko, eta Igor Ahedok azpimarratu du tresna garrantzitsu bat dela historia ulertzeko. Zentzu horretan, Jon Zelaiak azaldu du nazionalismoarekin zer ikusia duen musikak eta Felix Ibarrondok nabarmendu du musika gizartearen aurrean badoala.

 

Argazkiak: Fernando Casabella. UPV/EHU