Martxoaren 10era arte irekita egongo da UPV/EHUren X. Lasterketa Mistoan (5 km) izena emateko epea. Bilboko Guggenheim Museoaren alboko orubea izango da herri lasterketa honen abiapuntua zein helmuga, eta martxoak 13an burutuko da, 11:00etan. Proba honen ezaugarrietako bat da bikoteek mistoak izan behar dutela; hots, emakumezko bat eta gizonezko bat. Biek ala biek batera egin beharko dute korrika, baita helmugara heldu ere.
-
Unibertsitate irakasle izateko deialdia ireki du gaur EHUk
-
EHUpodcast: Material naturalen iraultza
-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Gure Batxilergoko sari bereziak
-
Bengoetxea: «Lorpenez betetako urtea izan da eta negoziazioa ezinbestekoa izango da etorkizunean bide beretik jarraitzeko»
X. Lasterketa Mistoan izena emateko epea irekita dago
Ekitaldian edonork parte hartu ahal izango du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/02/09
UPV/EHUko ikasleei graduko kreditu erdi bat edo aukera askeko kreditu bat emango zaie proba amaituz gero. Iaz, 1.500 korrikalarik hartu zuten parte UPV/EHU-Bilboko Lasterketa Mistoan, probako parte-hartzaileen errekorra hautsiz.
Aurretik, 10:30etan, Txikien Lasterketa Mistoa ospatuko da, zeinetan bi adingabek (4 urtetik 14ra arte) 1.500 metro egin beharko dituzten.
Bi lasterketak doakoak dira, baina nahitaez eman behar da izena.