euskaraespañol

Redes sociales campusa

Eleaniztasunaren esparruko ikertzaile gazteen topaketa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/03

Donostia Young Researches International Symposium on Multilingualism deritzon topaketa inauguratu da. Jarduera martxoaren 3an eta 4an, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Carlos Santamaria Zentroko entzunaretoan Donostia egingo da.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea; Xabier Etxague Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa eta Jasone Cenoze Eleaniztazuneko Nazioarteko Elkarteko presidentea eta UPV/EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoetako katedraduna ekitaldiaren buru izan dira.

Jarduera horretan, eleaniztasunaren esparruko estatuko eta nazioarteko ikertzaile gazteak bilduko dira, haien ikerketak aurkezteko eta partekatzeko, eta, horrez gain, ikertzaileek aipatutako gaiari buruz antolatu diren hitzaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Parte-hartzaileak 13 herrialdekoak dira: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Estatu Batuak, Hungaria, Irlanda, Polonia, Portugal, Herbehereak, Erresuma Batua, Suedia eta Suitza. Ikertzaile gazteek, jardunaldietan zehar euren ikerketak aurkeztuko dituzte, ahoz zein poster bidez.

Sinposioan jendearen aurreko saio bat egingo da, martxoaren 4an, ostiralean, goizeko 10 eta erdietan. Saio horretan, eleaniztasunari buruzko ikerkuntzako 50 poster erakutsiko dira.
Halaber, sinposioan nazioarteko prestigio handiko gonbidatuak bilduko dira eta ikerkuntza ildoei eta argitalpenei buruzko  hitzaldi orientagarriak emango dituzte gazte ikertzaileentzat.

Hona hemen parte hartuko duten ikertzaile seniorren zerrenda: Raphael Berthele (Fribourg-eko Unibertsitatea, Suitza); Gessica De Angelis (Trinity College Dublin, Irlanda); Jean Marc Dewaele (Birkbeck College, Londreseko Unibertsitatea, Erresuma Batua); Danuta Gabrys-Barker (Silesiako Unibertsitatea, Katowice, Polonia); Stephen May (University of Auckland, Zelanda Berria); Johannes Müller-Lancé (Mannheim-eko Unibertsitatea, Alemania); Mª Pilar Safont (Jaume I Unibertsitatea, Castelló); eta, Durk  Gorter (Ikerbasque/UPV/EHU).

Donostia Young Researches International Symposium on Multilingualism topaketa honako erakunde hauek antolatu dute: AILAk (Hizkuntzalaritza Aplikatuko Nazioarteko Elkarteak), Eleaniztasuneko Nazioarteko Elkarteak eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzako Ikerkuntza Metodoak Sailak.