UPV/EHUk 2016/2017 ikasturtearen hasierako ekitaldia ospatu du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/09/12
Gaur, irailak 12, Euskal Herriko Unibertsitateak 2016/2017 ikasturtearen hasierako ekitaldia ospatu du Bizkaia Aretoan (Bilbo). Ekitaldia hasi da UPV/EHUko idazkari nagusi José Luis Martínek aurkeztu duen 2015/2016 ikasturtearen memoriaren laburpenarekin. Gero, Jasone Astorga UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritzako irakasleak Pertsonen Internet-a eraikitzen ikasturte hasierako hitzaldia irakurri du. Jarraian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Gorizelaiak parte hartu dute. Errektoreak hitzaldia bukatu ostean (urte amaieran agintea utziko duenez era berezi batean eman nahi izan dio agurra bere ibilbideari), dantzatu ditu aurreskuaren eta Ruper Ordorika eta Silvio Rodíguezen kantuen atal bana. UPV/EHUko Koroaren emanaldiarekin bukatu da ekitaldia.
Ikasturtearen hasierako ekitaldira hauek etorri dira, besteak beste: Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Juan María Aburto, Bilboko alkatea; eta José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitatekoa;eta Alfonso Carlosena, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa. Han izan dira Nafarroako Unibertsitateko eta Université de Pau et des Pays de l'Adour ordezkariak, Raúl Antón eta David Bessieres, hurrenez hurren. Halaber, UPV/EHUko azken hiru errektore ohiak ere han izan dira, Pello Salaburu, Manuel Montero eta Juan Ignacio Pérez Iglesias.
Horiekin batera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, Juan Luis Ibarra; Arartekoa, Manu Lezertua; eta EAEko parlamentuko ordezkari batzuk: EAJ-PNV, EHBildu, PSE-EE eta PPkoak.
Argazkiak: Mikel Mtz. de Trespuentes
Dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Iñaki Goirizelaia errektorearen inaugurazio ekitaldiaren hitzaldia (pdf ,99,80 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Jasone Astorga UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritzako irakaslearen ikasturte hasierako hitzaldia (pdf ,2,70 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2015/2016 Ikasturte Akademikoaren Oroitidazkiaren laburpena (pdf ,92,36 Kb)
Irudi galeria
-
Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak aurreskuren zati bat dantzatuz itxi du 2016/2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia -
Bizkaia Aretoan, ezkerretik eskuinera, Carmelo Garitaonandia, Cristina Uriarte, Iñaki Goirizelaia, Jasone Astorga eta José Luis Martín -
2016/2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia
