Kimika Fakultateko ikasleen graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/16
Carlos Santamaria Zentroan UPV/EHUren Kimika Fakultateko Kimikan graduatu diren 2015-2016 ikasturteko 51 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Ana Arrieta campuseko errektoreorde eta Marian Iriarte ikastegiko dekano ekitaldiaren buru izan ziren. Gonzalo Guerrica-Echevarria Akademi Antolakuntza dekanorde eta Mikel Oiarbide ikastegiko idazkari ekitaldian parte hartu zuten ere. Halaber, Jesus Mª Aizpuru katedradunak hitzaldia zuen, ‘Gure kimikariak… zertarako?' lemapean.
