Udaberriko XV. Lasterketa abian da
Martxoaren 19ean egingo da proba eta irabazi ekonomikoen zati bat Asociación contra el Cáncer de Gipuzkoa elkarteari emango diote
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/03/13
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan egin da UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XV. Lasterketa aurkezteko ekitaldia. Agustin Erkizia campuseko errektoreordea eta Jose Luis Almandoz Donostiarrak Kirol-Klubaren lehendakaria izan dira ekitaldiko buruak. Halaber, Amaia Andres Federación Atlética Guipuzcoana erakundeko presidenteak ekitaldian parte hartu du ere.
Aurkezpenean, ohorezko titulu moduan, 1. zenbakia duten dortsal tradizionalak banatu dituzte; aurten, hain zuzen, Peio eta Juan Mari Garin anai eta korrikalariei zein Uxue Fraile ehualumni eta mendi korrikalariari. Era berean, elkartasun-jardunekin lankidetzan aritzeko filosofiaren baitan, UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XV. Lasterketaren antolatzaileek Asociación contra el Cáncer de Gipuzkoa elkarteari 0. zenbakia duen dortsala eman diote. Dortsala erakundeko koordinatzaile den Noelia Perezek jaso du.
10.000 metroko herri-lasterketa hau UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da, martxoaren 19ean, 10:00etan. Hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Guztira 1.500 dortsal inguru prestatu dira. Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako garaikurrak egongo dira, eta baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoentzako ere. Lasterketa Gipuzkoako 10 KM Errepide Txapelketa da.
Argibideak eta izena ematea: www.donostiarrak.com
