euskaraespañol

Redes sociales campusa

Pau Algans Sangües nagusitu da Batxilergoko XII. Matematika Olinpiadaren fase autonomikoan

Donostiako Axular Lizeoko ikaslea da Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketako irabazlea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/02/03

Pau Algans Sangües | Argazkia: EHU

Pau Algans Sangües ikasle donostiarrak irabazi du Batxilergoko XII. Matematika Olinpiadaren fase autonomikoa. Lehiaketak Euskal Autonomia Erkidegoko 42 ikasle bildu zituen, eta Estatuko azken fasean lurraldea ordezkatuko duten talentu matematiko onenak hautatu zituen. 

Batxilergoko XII. Matematika Olinpiadaren fase autonomikoa Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen, Espainiako Matematika Elkarteak antolatuta, eta EHUko Matematika Saileko irakasleek osatutako tokiko batzordearen laguntzarekin. 

Edizio honetan Euskal Autonomia Erkidegoko 21 ikastetxetako 42 ikaslek —18 mutil eta 24 neska— parte hartu zuten. Parte-hartzaileek matematikako ariketak arrazoitzeko eta ebazteko maila handiko proba zorrotzei aurre egin behar izan zieten. 

Lehen postua Pau Algans Sangüesentzat izan zen, Donostiako Axular Lizeoko ikaslearentzat. Bigarren postua Jonah Wesbuer Altunak eskuratu zuen, Donostiako Deutsche Schuleko ikasleak, eta hirugarren saria Adriana Martínez Vivancorentzat izan zen, Loiuko Urdaneta Ikastetxeko ikaslearentzat. 

Sailkatutako hiru ikasleek Euskadi ordezkatuko dute Estatuko azken fasean, Las Rozasen (Madril), 2026ko martxoaren 12tik 15era bitartean. Fase horretatik aterako dira, alde batetik, 2026ko uztailaren 9tik 21era Shangain egingo den Matematikako 67. Nazioarteko Olinpiadan parte hartuko duen Espainiako taldeko sei kideak, eta, bestetik, Matematikako 41. Olinpiada Iberoamerikarrerako hautagaiak. 

Espainiako Olinpiada Matematikoa unibertsitate aurreko lehiaketa akademiko inportanteenetako bat da, eta funtsezko plataforma da talentu matematiko gaztea detektatzeko eta sustatzeko, bai estatu mailan, bai nazioarteko proiekzioarekin ere.