Polimeroetako Ikertzaile Gazteen XII. Kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/07/14 Noiz arte: 2025/07/17
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Lau egunez, nazioartean erreferentzia diren 88 ikertzaile gaztek polimero funtzionalen arloan egindako azken aurrerapenak aurkeztuko dituzte, energia, osasuna, ingurumena, jasangarritasuna edo manufaktura aurreratua bezalako sektore estrategikoetan aplikatuak.
Programak, besteak beste, Sandra Muñoz Bonilla, Mario Culebras Rubio, Marta Martínez Sanz, Haritz Sardón, Aizeti Burgoa eta Myriam Criado-González ikerlari nabarmenen ponentzia gonbidatuak biltzen ditu, baita komunikazio zientifikoen saioak ere, funtsezko gai-arloen arabera multzokatuak: material adimendunak, polimero biooinarrituak eta biodegradagarriak, simulazioa, erreologia, manufaktura gehigarria edo aplikazio biomedikoak.
Ekitaldia funtsezko topagunea izango da ezagutza trukatzeko, eztabaida zientifikorako eta diziplina arteko lankidetzarako.
Informazio guztia: JIP 2025 – JIP 2025 XII Ikertzaile Gazteen Kongresua Polimeroetan.
Ekitaldia uztailaren 14ko 9: 00etan hasiko da:
- Jon Umerez, EHUko Ikerketa errektoreordea
- Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea
- Amaia Equisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria
-
Joseba Mariezkurrena Cuesta, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendaria
-
David Mecerreyes Molero, GEP-RSEQ Polimeroen Talde Berezituko presidentea