‘Eusle’ proiektuaren aurkezpena
Noiz eta non
2018/03/01, 12:00 - 00:00
Kokapena
Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 1, 12:00etan, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoan, Donostian, Aktibatu proiektuaren baitan Eusle metodologia aurkeztuko da. UPV/EHUn euskararen erabilera sustatzeko jarri da abian Aktibatu proiektua. Ekimen horren helburu nagusia euskal hiztun aktiboak sortzea da. Proiektu honen bidez, unibertsitateko eremu guztietan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuinguru egokiak sortu nahi dira.
Testuinguru egoki horiek sortzeko hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak bultzatu behar dira, eta Eusle metodologia horretarako tresna egokia dela frogatu dute zenbait ikerketek. Metodologiaren nondik norakoak Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak eta “Aldahitz” ikerketa proiektuaren zuzendaria den UPV/EHUko Pello Jauregik azalduko dituzte.
Bizkaian eta Gipuzkoan ospatu ostean, saioa izango da laster baita Araban ere:
- Arabako Campusa: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, martxoaren 13an 12:00etan, Hezkuntzako eraikineko 2M mintegian.
Harremanetarako datuak
- Web orria: Aktibatu programa