euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio-ekitaldia

Psikologia Fakultateko 230 ikasleak graduatzeko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/11/07, 17:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 7an, 17.00etan, EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroko areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko XIII. promozioko 230 ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo da.

Marian Iriarte Ormazabal EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea eta Eneritz Gomez Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldian Amaia Elicegui Gomez psikoterapeuta psikologoak parte hartuko du ere.

XIII. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusiko da eta, sari-banaketa egingo da: Espediente onenak nahiz Gradu Amaierako Lan onena. Ekitaldiari amaiera emateko, musika emanaldia eskainiko da Jonxa eta Amaia abeslarien eskutik.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren irekiera, Eneritz Gomez Lazaro Psikologia Fakultateko dekanoaren eskutik.
  • Amaia Elicegui Gomez psikoterapeuta psikologoaren hitzak.
  • XIII. promozioko gradudunei buruzko ikus-entzunezkoa.
  • Diplomen banaketa.
  • Sari-banaketa: Espediente onenak eta Gradu Amaierako Lan onena.
  • Ekitaldiaren amaiera, Marian Iriarte Ormazabal EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordearen eskutik.
  • Jonxa eta Amaia abeslarien emanaldia.