Sentsibilizazio-ekintza: tabakoaren eta vaper-en kontsumoaren efektu kaltegarriak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/02/03, 11:00
Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Paseo Dr. J. Beguiristain 105. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, otsailaren 3an, 11:00etatik 13:00etara, Asociación Contra el Cáncer (AECC) Elkarteak, Gipuzkoan, sentsibilizazio-ekintza bat eskainiko du tabakoaren eta vaper-en kontsumoak dituen ondorio kaltegarriei buruz informatzeko, bereziki kontuan hartuta produktu horiek osasunean duten inpaktua eta gazteek gero eta gehiago erabiltzen dituztela. Jarduera AECCren prebentzio-kanpainaren barruan dago, eta bizi-ohitura osasungarriagoak sustatzea du helburu.
Ekimenaren barruan, informazio emango da, erretzaileen menpekotasun fisikoa ebaluatuko da, karboximetriak egingo dira (arnasaren bidez karbono monoxido maila neurtzeko), eta erretzeari uzteko edo kontsumoa murrizteko orientazioa eskainiko dira. Helburua da kontzientziazioa sustatzea eta ohitura osasungarriagoak bultzatzea, laguntza eta informazio egokia eskainiz.
Jarduera EHUko komunitate osoari zuzenduta dago eta parte-hartzea irekia eta doakoa izango da.
Lekuak:
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea-HEFA II (sarrera)
- Ignacio Mª Barriola Zentroa (aterpean)
- Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatea, Donostia