-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Bizikleta tailerra
Noiz eta non
Noiztik: 2018/10/17 Noiz arte: 2018/10/18, 11:30 - 14:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak garraiobide jasangarrien erabilera sustatzeko aurrera eramaten dituen ekimenen esparruan, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak Kalapie elkartearekin batera, beste urtez, bizikleta tailerra antolatu du. Tailerraren helburua UPV/EHUko kideek beraien bizikletak, aditu baten laguntzaz, konpontzea da.
Urriaren 17ean, asteazkena, tailerra Ignacio Mª Barriola zentroaren arkupetan kokatuko da eta urriaren 18an, osteguna, berriz, Oñati plazan egongo da, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen alboan. Euria egingo balu, tailerra bi egunetan Ignacio Mª Barriola zentroaren arkupetan jarriko da. Ordutegia 11:30etatik 14:00etara izango da bai asteazkenean baita ostegunean ere.