-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
-
Ikasketa amaiera bateratua unibertsitate publikoaren aldeko ekitaldia izan dadin
Unibertsitateen arteko G-9 taldearen XII. Eztabaida-Ligarako prestatzen
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/03/22
NON: Liburutegia. Bizkaiko Campusa. NOIZ: 2022ko martxoaren 22an. NORK: Raquel García. UPV/EHU.
Aritz Jaureguik, Erik Romerok, Federico Villamilek, Kamila Romeok eta Karlos Muñecasek osatutako taldeak Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatuko du hilaren 23, 24 eta 25ean Gaztela Mantxako Unibertsitatean ospatuko den Unibertsitateen arteko G-9 taldearen XII. Eztabaida-Ligan. Kamila Romeok, gainera, hitzaldi onenaren lehiaketan parte hartuko du. Eztabaida Ligako finala Gaztela-Mantxako Gorteetan izango da.
Unibertsitateen G-9 Taldeak Unibertsitateen arteko XII. Eztabaida Liga 2022rako deialdia egiten du, unibertsitateko ikasleen artean jendaurrean elkarrizketa eta ideien konfrontazioa sustatzeko, hala nola elkarbizitzarako ariketa eta informazioa bilatzeko, aztertzeko, ahozko adierazpenerako, entzuteko jarrerarako, talde-lanerako eta erantzuteko azkartasunerako trebetasun pertsonalen garapenerako.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus