euskaraespañol

Redes sociales campusa

Webinar: ‘Trantsizio energetikorako oinarrizko lehengai kritikoak: ekonomia zirkularraren ikuspuntua’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/03, 10:00 - 11:45

Kokapena

Online

Deskribapena

Topaketan Ikasgelako Master Amaierako Lan onenen sariak banatuko dira

 

Trantsizio energetikoa ezartzeko teknologia berriek lehengaiak behar dituzte, eta horiek arriskuan egon daitezke, eskasia geologikoa, gai geopolitikoak edota erabaki komertzialak direla eta.  Arazo hori aztertzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko Repsol Fundazioa Trantsizio Energetikoaren Gela - Ekonomia Zirkularra webinarra antolatu du: ‘Trantsizio energetikorako oinarrizko lehengai kritikoak: ekonomia zirkularraren ikuspuntua’.

PROGRAMA

10.00: webinarraren irekiera

Erlantz Lizundia, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.

10:05: Adituen panela. Trantsizio energetiko iraunkorrerako materialen erronkak

- Berrikuntza eta iraunkortasuna lehengai kritikoen arloan. Rocío Barros García, ICCRAMeko (Industria Teknologia Aurreratuetarako Lehengai Kritikoen Nazioarteko Ikerketa Zentroa) Ingurumen eta Iraunkortasun Taldeko arduraduna Burgosko Unibertsitatean.

- Lurretako elementu arraroak industria eolikoan. Joan Manuel F. Mendoza, Ikerbasque Research Fellow eta Ekonomia Zirkularreko eta Industria Iraunkortasuneko Taldearen koordinatzailea Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean.

- Garapen teknologiko berriak eta Li-ion bateriak birziklatzeko joerak. Raquel Casasola Fernández, doktoratu ondoko ikertzailea, Sistemen Analisia eta Prozesu Elektrokimikoen Unitateak.

- Litio- eta sodio-ion-baterietarako material iraunkorrak. Montserrat Casas Cabanas, CIC Energigune.

Ekonomia zirkularreko MAL sarien banaketa

Topaketaren ondoren, Gelako zuzendariak 2021-2022 ikasturteko Master Amaierako bi Lan onenak sarituko ditu.

11:40. Ondorioak eta itxiera

Erlantz Lizundia, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.

 

Informazio gehiago: [ikusi]