euskaraespañol

Redes sociales campusa

XXVI. ‘Sexualitatea, Generoa eta Garapena’ ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/03

Argazkia: medicusmundi Gipuzkoa

2000. urtetik medicusmundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) laguntzarekin, antolatzen duen ‘Sexualitatea, Generoa eta Garapena’ ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroa azaroaren 3tik 20ra egingo da, 16:00etatik 18:30era, EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroan (3.02 gela), Donostian.

Ikasturte honen helburu nagusia da Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren azterketa-tresnak ematea ikasleei. Era berean, eskubideen urraketa horren ondoren dagoen egiturazko problematika aztertzea, eta mundu mailan arazo horrekin bat egiten duten hainbat errealitate ezagutzea.

Ikusi programa

*Aukera askeko kreditu bat UPV/EHUko ikasleentzat.

Era berean, interesa duten ikasleek lankidetza-praktika bekadunak egiteko aukera izango dute. Perun, Manuela Ramos Mugimendua erakunde feministarekin eta medicusmundi Gipuzkoaren tokiko bazkidearekin lankidetzan, 4 pertsona hautatuko dira Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen aldeko borroka proiektuetan praktikak egiteko. Praktikak bi hilabetez egingo dira (abuztuan eta irailean), 2025eko udan.

Informazio gehiago eta izena eman (urriak 27ra arte) webgune honetan.