DOCENCIA

Irakaskuntza eta prestakuntza jarduerak

Komunikazioa eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedrak gogoetarako eta ezagutzen trukerako espazioa izan nahi du komunikazioaren eremuan, begirune unibertsala eta giza eskubide nahiz oinarrizko askatasun guztiak sustatzeko eta indartzeko asmoz, eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak barne. UNESCO Katedra euskarri duen ekintzak UNESCO Katedrarekin elkarlanean arituko diren herrialdeen nahiz eragileen giza gaitasunen garapena sustatuko du, garapen globala lortzeko bitartekoak eta erraztasunak emanez.

Prestakuntza funtsezkoa da komunikazioan. UNESCO Katedrak Diziplina Anitzeko Mintegiak antolatuko ditu prestakuntzarako, eta hedabideek hezkuntza-balioen sustapenean duten eraginari buruzko materialak eta esperientziak hedatzeko eta sistematizatzeko aukera eskaintzen duten ikastaro, biltzar eta hitzaldietan parte hartuko du.