EXTENSION_UNIVERSITARIA

Unibertsitate hedapeneko-jarduerak

UNESCO Katedrak, bere jardueren bidez, betebehar soziala betetzen lagunduko dio Unibertsitateari, herritarren, hezkuntza-erakundeen eta tokiko administrazio nahiz administrazio probintzial eta autonomikoen eskakizunak aseko baititu.

Unibertsitatea komunikazioaren eta hezkuntza-balioen arloko buru eta eredu sozial izatea eragingo duen tresna bilakatuko da UNESCO Katedra, eta inguruko zenbait erakunde eta komunitaterekin elkarlanean arituko da, haien behar zehatzak ebaluatzeko asmoz. Horretarako, jarduteko beste aukera batzuk proposatuko dizkie, eta dagoeneko ezarrita dauden tokiko garapenerako nahiz garapen autonomikorako proiektuetan parte hartuko du.

Helburuak lortzeko, UNESCO Katedra Unibertsitatearen eta erakunde nahiz entitate publiko eta pribatuen arteko elkarrizketa sustatzen eta garatzen saiatuko da, eta erakunde horietarako interesgarria den eremuko ikerketa oro sustatuko du.

Lortutako emaitzak komunitate zientifikoak ez ezik, hezkuntza- eta gizarte-eragile nagusiek (ikasleak, ikasketak amaitu dituztenak, irakasleak eta irakasle ez direnak, gurasoak, gizarte-eragileak) eta, oro har, gizarteak ezagutu ditzan, zenbait ekitaldi antolatuko dira (biltzarrak, foroak, ikasketa-jardunaldiak, mahai-inguruak, mintegiak, tailerrak), baita hitzaldiak ere, hezkuntza- eta gizarte-zentroetan. Gainera, dibulgaziozko argitalpenak editatuko dira, UNESCO Katedrak egindako ikerketen emaitza garrantzitsuenak gizartean ezagutzera emateko.

Ondorioz, gizarte- eta unibertsitate-hedapenaren arloan, UNESCO Katedrak honako jarduera hauek abiaraziko ditu:

  • Unibertsitatearekin harremana izan nahi duten erakundeen Informaziorako eta Koordinaziorako Zentro gisa jardungo du, hobeto garatu eta gizarteratu daitezen, eta hezkuntza-balioei eta haiek pertsonen erabateko garapenarekin duten loturari buruzko programak egokiago aplika ditzaten.
  • Gizartean hezkuntza-balioak sustatzea helburu duten tokiko administrazio nahiz administrazio probintzial publikoen ekintza itunduko programari laguntza eskainiko dio (3 euskal hiriburuetako udalak eta foru aldundiak).
  • Katedraren helburuekin lotutako gaiei buruzko liburuak edo aldizkako nahiz unean uneko argitalpenak egin, argitaratu eta editatuko ditu, Ikastolen Federazioarekin batera, eta haren aldizkarietan eta hedapenerako bestelako bitartekoetan kolaboratuko du, bi erakundeak elkar hobeto ezagutzeko balio badute.
  • Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza abiapuntu hartuta, hitzaldiak, bilerak, bisitak eta trukeak antolatuko ditu, eta Eusko Jaurlaritzak unibertsitate-jarduerei laguntza eman diezaien eta haietan parte har dezan ahaleginduko da.