UNESCO Katedraren helburua

UNESCO Katedraren helburua honako hau da: komunikazioaren eta hezkuntza-balioen gaineko prestakuntzarako, ikerketarako, informaziorako eta dokumentaziorako jarduerak sustatzea. UNESCO Katedra ezagutzen sentiberatzea eta dibulgazioa lortzeko tresna izango da, eta horretarako, nazioartean izen ona duten ikertzaile bikainen eta unibertsitateko irakasleen arteko lankidetzari bide emango dio; gainera, lotura estua izango du gizartearen interes eta kezkekin, baita munduko beste eskualde batzuetako goi mailako hezkuntza-erakundeekin ere.

Komunikazioa eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedrak helburu hauek ditu:

  • Unibertsitatean komunikazioaren nahiz hezkuntza-balioen irakaskuntza, ikerketa eta sentiberatzea sustatzea, zenbait gizarte-zientzietako ekarpen posibleak bilduz.
  • UNESCO Katedrak lantzen dituen gai zehatzetan lanean diharduten erakundeetarako aholkularitza eta laguntza sustatzea.
  • UNESCO Katedraren helburuekin bat datozen zentro, erakunde eta organismoekin lankidetzan aritzea.
  • Unibertsitateko eremutik haratago, geure komunitatean esku-hartzeak sustatzea, oinarrizko ikerketen emaitzen hedapenaren eta dibulgazioaren bidez.
  • Inguruko erakundeen gizarte- nahiz hezkuntza-programak hobetzen laguntzea, hezkuntza-balioak eta pertsonen garapen integrala sustatzeari dagokionez.