EHUMUN_Objetivos

Zer helburu ditu EHUMUNek?

UPV/EHUren Nazio Batuen Eredua (EHUMUN) martxan jarri zen, honako helburu hauek lortzeko:

  1. Teoria eta praktika estuki lotzea, ikasleen motibazioa eta irakasgaiari eginiko jarraipena hobetzeko.
  2. Ikasleak diplomazia, negoziazio eta protokoloaren mundura hurbiltzea.
  3. Ikasleei  XXI. mendeko gizadiaren erronka handien berri ematea, ikuspuntu praktiko eta erreal batetik.
  4. Ikasleen gaitasuna sustatzea arazoak ebazteko, arrazoibide kritiko bat barneratuta.
  5. Ikasleen ikaskuntzari laguntzea, nazioarteko dokumentuak idatziz (jarrera-dokumentuak, ebazpenak, etab).
  6. Ikasleen gaitasunak hobetzea, negoziatzeko, komunikatzeke, eztabaidatzeko, konponbideak bilatzeko eta estrategiak diseinatzeko ahalmenak landuz.
  7. Informazio eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna garatzea.
  8. Askotariko pentsamoldeak ulertzeko, errespetatzeko eta onartzeko gaitasuna hobetzea.

Helburu horiek lortze aldera, ikasleek, lehendabizi, ikergai den arazo globala aztertu beharko dute, eta, gero, ekitaldian ordezkatuko duten estatuaren nazioarteko beharren, interesen eta ibilbidearen ikerketan sakondu. Lan autonomo honen garapen egokia ziurtatzeko, ezinbestekoa da irakasleak laguntza, jarraipena eta orientazioa etengabe ematea. Irakasleak ikaskuntza autonomorako gaitasuna eta ikerketarako tresna egokiak eman behar dizkio ikasleari. Horrela, irakaslea, ezagutzaren igorle hutsa izateari utzita, ikaslearen ikaskuntza-prozesuen bultzatzaile bihurtuko da.