Euskal Energiaren Erakundearekin lankidetzan egindako ikerketak

Energiaren Nazioarteko Agentzia: bere jarduerak eta Euskadiren Energia Estrategia

Irudia

EGILEA: Sa Hernández, Josu
ZUZENDARIA: Sodupe Corcuera, Kepa
AHOLKULARIA: Gonzalo Molina Igartua
ORRI KOP: 110
URTEA: 2008ko martxoa

ENERGIAREN NAZIOARTEKO AGENTZIARI BURUZKO IKERKETAREN LABURPENA.

2008ko apirilean amaitutako ikerketa honen xedea Agentzia bera, bere egitura eta funtzionatzeko modua ezagutaraztea zen, eta baita, 1974. urteaz geroztik, ELGAko herrialdeen energia-mendekotasuna murrizteko eginiko ekintzak ere. Ikerketak epe motzeko eta epe luzeko politiketan banatutako ENAren lan arloei erreparatzen die, eta arreta berezia jartzen du, teknologia energetikoari dagokionez, nazioarteko lankidetzaren arloan eginiko jardueretan. Izenburuak zehazten duen moduan, ikerketaren xedea Agentziak garatutako jardueren eta Euskadiren Estrategia Energetikoaren (3E2010) ildo estrategikoan zehaztutakoen artean egin daitezkeen loturak aztertzea da; izan ere, estrategia hori izango da Energiaren Euskal Erakundearen bide-orria. Nazioartean indarrean dauden lankidetza-hitzarmenak deskribatu ondoren, txostenak 3E2010ekin egon daitezkeen loturak aipatzen ditu, eta akordio zehatzei buruzko informazioa eta kontaktuak biltzen dituen eranskin zabala eskaintzen du. 

Energia-zentroak eta -institutuak munduan. Iparramerikari eta Japoniari buruzko ikerketa

Irudia

EGILEA: Zirion Landaluce, Iker
ZUZENDARIA: Sodupe Corcuera, Kepa
ORRI KOP: 89
URTEA: 2007ko otsaila

ENERGIA-ZENTROEI ETA -INSTITUTUEI BURUZKO IKERKETAREN LABURPENA. Iparramerika eta Japonia.

Bigarren ikerketa hau 2007an egin zen, aurreko urtean egindakoa osatzeko. Orduko hura Europari buruzkoa izan zen. Ikerketa honetan, berriz, Estatu Batuak eta  Japonia aztertu ziren. Horretarako, hamabost erakunde aukeratu ziren, beren jarduera arloak hauek izanik: ekonomiko estrategikoa, legeak edo arauak, ingurumena, teknologia eta sustapena. Aurrekoan bezala, aukeratutako erakunde bakoitzaren alderdi jakinak aztertu ziren, hala nola izaera juridikoa, jarduera nagusiak, lehenetsitako espezializazio arloak eta nazioarteko lankidetza.

Energia-zentroak eta -institutuak munduan. Europari buruzko ikerketa

Irudia

EGILEA: Ferrero, Mariano
ZUZENDARIA: Sodupe Corcuera, Kepa
ORRI KOP: 110
URTEA: 2006ko maiatza

ENERGIA-ZENTRO ETA -INSTITUTUEI BURUZKO IKERKETAREN LABURPENA. Europa.

Nazioarteko Ikasketen Katedrak, 2006. urtean, Iparramerikako eta Japoniako energia-zentro eta -institutuei buruzko ikerketa bat egiteari ekin zion. 56 erakunde deskribatu ziren, energiaren hainbat arlotan lanean dihardutenak, hain zuzen: ekonomia, estrategia, legea edo araudia, ingurumena, teknologia eta sustapena. Erakunde bakoitzaren alderdi jakinak aztertu ziren, hala nola izaera juridikoa, jarduera nagusiak, lehenetsitako espezializazio arloak eta nazioarteko lankidetza.

Nazio Batuak eta energia. Lehen hurbilketa, 1945-1970

Irudia

EGILEA: Zirion Landaluce, Iker
ZUZENDARIA: Sodupe Corcuera, Kepa
ORRI KOP: 103
URTEA: 2006

NAZIO BATUEI ETA ENERGIARI BURUZKO IKERKETAREN LABURPENA.

2006an amaitutako ikerketa honek Nazio Batuek energiaren arloan izandako jarduera aztertu nahi izan zuen. Nazio Batuek, 1945ean sortu zirenetik, egindako jarduerak aztertu ziren, Erakundeak hirurogei urtean izandako mugarri eta bihurgune energetikoen berri emanda. Oihartzun handiagoa izan duten beste jarduera batzuk bezain ezagunak ez izan arren, erakundeak arlo horretan egindako lanaren garrantzia eta tamaina areagotzen joan da, urteak igaro ahala. Ikuspegi historiko hau ezinbesteko abiapuntua da gaia behar bezala kokatzeko, eta baita gai zehatzagoetan egingo diren jarduerak ulertzeko ere. Horretarako, energiaren arloko Erakundearen estrategiak, helburuak eta politikak aurkezten dira, beren erakundeen lana zer testuinguru zehatzetan egin eta egiten ari den agerian utzita.