Eduki publikatzailea

Batzorde Teknologikoa

CFAAeko organo erabakitzailea da teknologiaren garapenarekin eta I+G delakoarekin lotutako alderdietan. Batzorde parekide bat da, batzordekide hauek dituena: UPV/EHUko irakasleak, ekoizpen teknologian adituak direnak, eta enpresa elkarteak aukeratutako enpresa taldeko kideak. Batzordearen eginkizuna da urte bakoitzean proposatzen diren proiektuak bultzatu, planifikatu, kudeatu eta horien jarraipena egitea. Besteak beste, hauek dira batzordearen eginkizunak:

  • Zentroaren jarduketak landu eta planifikatzea.
  • Artezkaritza Kontseiluari berak onetsitako jardueren eta programen bilakaeraren berri ematea.
  • I+G arloko eta goi mailako prestakuntzako jarduera eta proiektuen garapena sustatzea, euskal industriarako interesgarriak diren fabrikazio aurreratuaren arloko ahalmen zientifiko eta teknologikoak ustiatu eta garatzea helburu badute.
  • Artezkaritza Kontseiluak beren beregi agintzen edo eskuordetzen dizkion eginkizunak  eta fabrikazio teknologiaren esparrukoak.