XSLaren edukia

Ordezkaritza eta Alderdi Politikoak

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Mintegia1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduaren Ikasketa Planean, besteak beste, honako titulazioaren gaitasun hauek zehazten dira:

1. Perspektiba konparatibo batetik, erakunde eta sistema politikoetako egitura eta funtzionamendua ulertzea, bide batez, bere kideak eta jardueraren legezko markoa identifikatu; bere interrelazioa interpretatu; bere funtzionamenduaren gainean ondorioak atera; eta alternatibak proposatzeko.

2. Testuinguru jakin batean aktore politikoak, bere ahalmenak eta bere efektuak identifikatzea, sistema politikoan dauzkan efektuak analizatzeko eta agertokiak aurreikusteko.

3. Lehentasun politikoen eraketa eta adierazpenetik sistema demokratikoen ordezkatze-logikara arte, komunikazio politikoko kanpainak diseinatzeko, hauteskunde-prozesuak ezagutzea. Posthauteskunde-agertokiak definitzea eta bere emaitzak interpretatzea.



Gaitasun orokor hauetaz jabetzeko irakasgaiak honako gaitasun espezifiko hauek garatzeko asmoa du:

1. Ordezkaritza politikoaren kontzeptuaren adieren garapena ulertu.

2. Sistema politiko garaikideetan ordezkaritza politikoak duen dinamika eta gaur egun dituen erronka nagusiak aztertu..

3. Demokraziaren kalitatearen inguruko analisiak ulertu eta ordezkatze-ereduaren alternatibak balioztatu..

4. Hauteskunde-prozesuetako uneak bereizi eta hauteskunde-sistemen eta hauen osagaien garrantziaz jabetu.

5. Alderdi politikoen izaera, garapena eta berauek baldintzatzen dituzten faktoreak ezagutu.

6. Alderdi politikoen barne antolaketa, lidergo prozesuak eta estrategien diseinua aztertu.

7. Alderdien arteko harremanek duten sistema-izaera eta sistema politikoan duten eragina ulertu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

PROGRAMAZIO TEORIKOA



1. Ordezkaritza politikoa eta ordezkatze-gobernua: Ordezkaritzaren oinarria eta teoriak.- Kontzeptuaren adiera historikoak - Ordezkaritza nazionala eta zatituriko ordezkaritza - Agindu inperatiboa eta ordezkatze-agindua - Ordezkatze-gobernua.

2. Ordezkaritzaren erakundetzea: Ordezkaritzaren egiturak – Erdi Aroko gorteak eta legebiltzar garaikideak - Hauteskundeak eta sistema politikoak. Hauteskundeen izaera, funtzioa eta garrantzia sistema politikoen arabera. Ordezkatze-demokrazia.

3. Hauteskunde-sistemak: osagaiak: Hauteskunde-prozesua, hauteskunde-zuzenbidea eta hauteskunde-sistema. Hauteskunde-sistemen osagaien azalpena. Barrutia, formula, muga eta bozaren egituratzea.

4. Hauteskunde-sistemak: motak eta eragin politikoak.

5. Alderdi politikoak: alderdien sorrera, garapena egitura eta funtzioak.

6. Alderdi-sistemak: Tipologia eta dinamika.





PROGRAMAZIO PRAKTIKOA



1. Ordezkaritza politikoa: irakurgaiei buruzko iruzkina

2. Ordezkaritzaren krisialdia: dokumentazio bilatzea eta eztabaida.

3. Sufragio eskubidea: dokumentazio bilatzea eta sufragioaren unibertsaltasunaren mugeei buruzko azalpena.

4. Hauteskunde-barrutien diseinuaren manipulazioa: gerrymandering jarduera. Adibideen azalpena.

5. Hauteskunde-formulen eraginari buruzko ariketa.

6. Alderdi politiko baten erregistroa . Alderdi politiko baten estatutuak landu eta aurkeztu alderdi politikoen legeak ezarritakoaren arabera .

7. Hainbat herrialdetako alderdi-sistemen neurketarako eta konparaziorako ariketa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren ECTS kreditu kopurua 6 da : 60 orduko aurrez aurreko jarduerakoak eta 90 orduko gelaz kanpokoak. Gelako jarduna irakaskuntza magistralaren (46 h) eta gelako praktiken (14 h)artean banatzen da.



Aurrez aurreko irakaskuntzak ikaslearen bertaratzea, edukien azalpenen jarraipen aktiboa eta gelako praktikak burutzea eskatzen du. Bestalde, gelaz kanpoko jarduna azalpen magistraletan oinarritutako ikasketa autonomorako , adibideen bilaketarako, bibliografiaren kontsultarako eta irakaslearekin aurrez adostutako idatzizko lan bat osatzeko baliatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A- Ebaluazio jarraituaren sistema

Irakasgaiaren kalifikazioa hiru ebaluazio bitartekoz zehaztuko da:

1- Taldekako gelako praktikak: Praktikak ebaluazioa osatzeko derrigorrezkoak dira baldin eta ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten ez badio. Praktika-programa egoki burutzea eta garaiz ematea ebaluazioaren %20 ( 2 puntu gehienez ) izango da.

2- Banakako lan idatzia: Lan honen balioa %30 (3 puntu) izango da. Lanaren edukia aurrez adostuko da irakaslearekin eta lanaren garapena jarraitzeko bi tutoretza saio egingo dira. Lana burutzea ebaluazioa osatzeko derrigorrezkoa da. Lana ezarriko den datarako eman beharko da. Lanak 3000 hitz izan beharko ditu.

3- kasturte bukaerako idatzizko froga.:Frogaren balioa ebaluazioaren %50 (5 puntu) izango da. Ebaluazioa gainditzeko idatzizko froga gainditu behar da. Ikasleak froga osatzen duten 4 galderetatik hiru galderari erantzun behar izango die.



B- Azken ebaluazioaren sistema.



Dena dela Ikasleak azken ebaluazio sistema aukeratzeko eskubidea du. Eskubide honi heltzeko ebaluazio jarraituari uko egiteko idatzizko agiria aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari , ikastegiaren egutegi akademikoak zehaztutako lauhilabetealdiaren lehengo bederatzi asteetako epean.

Azken ebaluazioaren frogan ikasleak behar hauei ekin beharko die:

1- Ikasturte bukaerako idatzizko froga: Frogaren balioa ebaluazioaren %50 (5 puntu) izango da. Ebaluazioa gainditzeko idatzizko froga gainditu behar da. Ikasleak froga osatzen duten 4 galderetatik hiru galderari erantzun behar izango die.

2- Azken frogaren egunean froga idatziaz gain hiru ariketa gehiagarri burutu beharko dira(kalifikazioaren %20)

Irakasgaiaren programa praktikoaren 1. eta 2. puntuei buruzko testu-iruzkin bat.

Programa praktikoaren 3.- 7.puntuei buruzko bi ariketa praktiko.

3- Banakako lan idatzia: Lan honen balioa %30 (3 puntu) izango da. Lanaren edukia aurrez adostuko da irakaslearekin eta lanaren garapena jarraitzeko bi tutoretza saio egingo dira. Lana burutzea ebaluazioa osatzeko derrigorrezkoa da. Lana ezarriko den datarako eman beharko da. Lanak 3000 hitz izan beharko ditu.



Ohiko ebaluazioari uko egin nahi dion ikasleak, eta ez aurkeztua kalifikazioa jaso nahi badu, lauhilabetealdiaren lehenengo bederatzi asteetako epearen barruan egin behar izango du. Epearen barruan ebaluazioari uko egin ezean kalifikazioa entregatutako materialen araberakoa izango da.



COVID19aren ondorioz, ebaluaketa ez presentziala egin behar bada, amaierako idatzizko frogaren ordez, banakako hiru lan egingo dira, eta horien edukia aldez aurretik jakinaraziko zaie ikasleei. Zeregin horiek entregatzeko azken eguna azterketaren egun ofiziala izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

DAHL, R., 2006. La democracia una guia para los ciudadanos. Madrid: Taurus.
MANIN, B., 1998. Los Principios del Gobierno Representativo. Madrid: Alianza Editorial.
NOHLEN, D., 2007. Sistemas Electorales y Partidos Políticos. México: Fondo de Cultura Económica.
SARTORI, G., 2005. Partidos y Sistemas de Partidos: Marco para un Análisis. Madrid: Alianza.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

COLOMER, J.M., 2004. Cómo Votamos: Los Sistemas Electorales del Mundo. Barcelona: Gedisa.

DUVERGER, M., 1979. Los Partidos Políticos. México: FCE.

LIJPHART, A., 1995. Sistemas Electorales y Sistemas de Partidos. Madrid: Centro de Estudios Constitucionales.

MARTÍNEZ SOSPEDRA, M., 1996. Introducción a los partidos políticos. Madrid: Ariel.

MONTERO, J.R. et al., 2007. Partidos políticos. Madrid: Trotta.

PANEBIANCO, A., 2009. Modelos de Partido: Organizacion y Poder en los Partidos Políticos. Madrid: Alianza.

PITKIN, H.F.,1985. El concepto de representación. Madril.Centro de Estudios Constitucionales.

URQUIZU, Ignacio, 2016. La crisis de representación en España. Madrid, Catarata.

VALLES, J.M. & BOSCH, A., 1997. Sistemas electorales y gobierno representativo. Barcelona: Ariel.

VV.AA., 1997. Curso de Partidos Políticos. Madrid: Akal.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AUBET, M. J., 2000. Ciudadanía y representatividad. Barcelona: Bellaterra.
BOGDANOR, V. & BUTLER, D. (eds.), 1983. Democracy and Elections. Electoral systems and their political consequences. Cambridge: Cambridge Univ. Press.
BARAS, M. & BOTELLA, J., 1996. El sistema electoral. Madrid: Tecnos.
BORREGO, A., 2008. De la Organización de los Partidos en España. Madrid: CEC.
FERNÁNDEZ-MIRANDA, C., 2003. Sistema Electoral, Partidos Politicos y Parlamento. Madrid: Colex.
HELD, D., 2001. Modelos de Democracia. Madrid: Alianza.
MICHELS, R., 2003. Los Partidos Políticos. Madrid: Amorrortu.
PORRAS, A., 1996. El Debate sobre la Crisis de la Representación Política. Madrid: Tecnos.
RAE, D.W., 1977. Leyes Electorales y Sistemas de Partidos. Madrid: CITEP.
STUART MILL, J., 2007. Del Gobierno Representativo. Madrid: Tecnos.
TAAGEPERA, R. & SHUGART, M.S., 1989. Seats and votes. The effects and determinants of electoral systems. New Haven: Yale Univ. Press.
VON BEYME, K., 1995. La Clase Politica en el Estado de Partidos. Madrid: Alianza.

Aldizkariak

Inguruak
Revista Española de Ciencia Política
Revista Española de Investigaciones Sociológicas
Electoral Studies

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
  • ORMAZABAL GASTON, ANDERE
  • ZUBIAGA GARATE, MARIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

11:00-13:00

2-15

13:00-14:00

09:00-11:00

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00

Irakasleak

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

11:00-13:00

2-15

09:00-11:00

11:00-12:00

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-14:00

Irakasleak

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-14:00

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-13:00

2-15

09:00-11:00

11:00-12:00

Irakasleak

66 Mintegia-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00

Irakasleak