Taldeak

EUSKOBAROMETROA

Euskobarometroaren aurkezpena

EUSKOBAROMETROA EHUren ikerketa-talde baten izena da. Francisco Jose Llera Ramo Politika eta Administrazio Zientziako Katedradunak zuzentzen du eta honako irakasle hauek osatua da: Eider Alkorta, Arantxa Elizondo, Patxi Juaristi, Eva Martínez, Jose M. Mata, Carmelo Moreno, Ainhoa Novo, Alberto de la Peña, Alfredo Retortillo eta Pablo San Martin. Horrez gain, Juan Luis Arriagak, Yosune Iraolak, Rafael Leonisiok, Beatziz Santistebanek eta Raquel Sanzek ikerkuntza-aholkularitza ematen dute.

Egitasmoa 1995. urtean hasi zen, 70eko hamarkadaz geroztik eginiko ikerketetan pilatutako esperientzia aprobetxatuz. Hasierako helburu nagusia izan zen euskal iritzi publikoa eta politika-jokabideak aztertzea; denborarekin, ordea, beste batzuk erantsi dira, hala nola erakundeen eta politika publikoen analisia eta ebaluazioa. Horren harira, Euskobarometroa Taldearen jarduerak emaitza ugari eman ditu, azken urteotan. Ikerketak egiteaz gain, berak sortutako iritzi-barometroaren emaitzek eragin handia izan dute gizartean. Gaur egun, EUSKO BAROMETROAkalitatezko ikerketak egiten dituen zientzia-talde ezaguna da.

PARTE HARTUZ

Parte Hartuz ikerkuntzako eta prestakuntzako talde finkoa da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Politika Zientzia, Soziologia eta Hezkuntza sailetako kideek osatzen dute, hau da, sail horietan lanean ari diren ikertzaileek, irakasleek, bekadunek eta laguntzaileek. Horrez gain, Euskadin parte-hartze demokratikoen gaineko esperientziak eta prozesuak bultzatzen dituen elkartea da.

Parte Hartuz taldean kide hauek daude: Andere Ormazabal ,Angel Elías  ,Alicia Suso ,Alvaro Marcos, Asier Blas ,Dominique Saillard  ,Elisabet Arrieta, Gorka Rodriguez , Igor Ahedo , Imanol Telleria, Iñaki Barcena, Izaro Gorostidi , Jonatan Moreno , Josu Larrinaga , Mario Zubiaga , Mercè Cortina , Miren Arbelaiz, Noemi Bergantiños , Rafael Ajangiz , Pedro Ibarra eta Zesar Martinez.