Mintegiak eta Hitzaldiak

Kongresua Nazioartekoa

CALL FOR PAPERS Geopolitika eta Eremuko Ikerlanen I. Nazioarteko Kongresua: “Imanorratzak iparraldea adierazten ez duenean”

Noiz eta non

Noiztik: 2024/09/11 Noiz arte: 2024/09/13

Irudia

Deskribapena

CALL FOR PAPERS

Geopolitika eta Eremuko Ikerlanen I. Nazioarteko Kongresua:

“Imanorratzak iparraldea adierazten ez duenean”

Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU

Bilbon, 2024ko irailak 11-13

AURKEZPENA

Geopolitika eta Eremuko Ikerlanen Nazioarteko Kongresua (GEINK) Nazioarteko Politika, Geopolitika eta Eremuko Ikerlanen ikerketari eta analisiari buruzko truke akademiko eta sozialerako gune bat da. Lehen edizio honetan, hegemonia globalaren aldeko borrokan gertatzen ari diren aldaketetan jarriko du arreta. Mendebaldearen gainbeheraren aurrean Hegoalde Global heterogeneoaren indartzea nazioartean, arlo ekonomikoan eta politikoan gero eta emantzipatuagoa agertuz. Hortik dator “Imanorratzak iparraldea adierazten ez duenean” izenburua. Errealitate hori aztertu eta eztabaidatu ahal izango dugu Bilbon, 2024ko irailaren 11, 12 eta 13an egongo diren lantalde, hitzaldi eta bestelako jarduera paralelotan. Antolatzaileak: Politika eta Administrazio Zientzia Saila, Geopolitikaz Ikerketa taldea eta Parte Hartuz Ikerketa talde kontsolidatua.

Web: https://geink.eus/

Ponentzietarako deialdiaren eskuorria: https://geink.eus/wp-content/uploads/2024/03/Call-for-Papers_Euskara.pdf

Ponentzia proposatzeko inprimakia: https://kongresua.geink.eus/

Email: info@geink.eus

X: https://twitter.com/Geink_