Mintegiak eta Hitzaldiak

Mikro-polis II Edizoa: Politikarekin lotutako mikro-entsegu Sariketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/30 Noiz arte: 2015/11/30, 00:00 - 23:59

Irudia

Deskribapena


Aurkezpena

Deialdi honen bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Politika eta Administrazio Zientzia sailak, UPV/EHUren Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzarekin eta Betiko fundazioarekin batera, unibertsitate honetako ikasleak politikara baikortasunez hurbil daitezen sustatu nahi du.

Honetarako, "Mikro-Polis" mikro ipuinen lehiaketaren I. ediziorako deia egiten da, non 20 semifinalista hautatuko baitira, horietako biri 1.000 eurotako bana sari emango zaielarik, hurrenez hurren gaztelaniaren eta euskararen modalitateetan.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko edozein ikaslek 2015/2016 ikasturtean graduetako batean matrikulaturik badago. Bakoitzak entsegu labur, original eta argitaragabe bat aurkeztua ahal izango du, gaietako baten inguruan, beti ere ulertuta egingo den ekarpenak politikarekiko hurbilketa behar duela izan, gizartearen problemak ebazteko bide baita.


Lehiaketaren helburuak eta metodologia

Lehiaketak politikaren irudi baikorra helarazi nahi dio iritzi publikoari, esangura zabalean, politika, problema gisa baino, ebazpide eta gizarte erronkei aurreko egiteko tresna gisa ikusiko bada.

Lehendabiziko fase batean, parte hartzaileek testu labur bat, 3.500 karakteretatik beherakoa (tarteak barne), idatzi beharko dute, beti ere titulu baten menpe egongo dena; aukera ere egonik euskal autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan entsegu aurkezteko.

Finalerdietarako hautatuko diren 20 testu , behin hautatu ondoren, bigarren entsegu bat egin beharko dute, 7.500 karakteretatik beherako (tarteak barne), zeinek hautatua izan deneko hizkuntz modalitatearen barruan. Bi entsegu hautatuko dira irabazle, bata gaztelaniazko modalitatean eta bestea euskarazko modalitatean, 1.000 eurotako bana sari jasoko dute, halabeharrez unibertsitate hezkuntzari loturiko gastuetara bideratuko direnak.

Originalen idazketa eta igorpena
Originalak lehiaketaren antolakuntzak diseinatutako plataformara (www.mikro-polis.eu) aurkeztuko dira, eskatzen diren datu guztiak beteta.

Testuak gaztelaniaz edo euskaraz idatziko ahal dira. Parte hartzaile bakoitzak hautu egin beharko du modalitateen artean (gaztelania edo euskara).

Deialdia 2015eko urriaren 30ean irekiko da eta 2015eko azaroaren 30an itxiko, biak barne. Ez da igorpenik onartuko epez kanpo.


Hautaketarako prozedura
Hautaketa batzorde batek, Politika eta Administrazio Zientzia saileko eta proposatutako gaietako bakoitzean espezializatuta irakasleek osatutakoak, hautatuko ditu azken fasera iraganen diren kontakizunak. Semifinalistak hautatzeko irizpideak epaimahaiak definituko ditu, baina beti hartuko dira kontutan entseguaren originaltasuna eta esangura gardena. Halaber, ikusmolde kritikoa ere balioetsiko da, baina, kasu guztietan oro, sine qua non baldintza izango da politikari ebazpiderako tresna gisa eta positiboki begiratzea.

Bigarren txandan, ikasle semifinalistek 7.500 karakteretako entsegua idatzi beharko dute. Epaimahai batek, ospe aitortuko pertsonalitateek osatuta, hautatuko du kategoria bakoitzeko azken irabazlea. Hautatutako ikasleek 2016eko urtarrilaren 30tik 2016eko otsailaren 30era bitartean, biak barne, igorri beharko du www.mikro-polis.eu web gunearen bidez, finalera aurkeztuko duen entsegua.

Antolakuntzak bere gordetzen du saria kentzeko eskubidea baldin eta, erabakia eta gero, jakiten bada kontakizuna irabazleak ez eta beste inork idatzi duela. Epaimahaiaren erabakia, bai lehenengo zein bigarren fasean, apelaezina izango da. Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.

Saria
Saria 1.000 eurotakoa izango da bi modalitateetako bakoitzean (gaztelaniaz zein euskaraz), Betiko fundazioak emanak.

Micro-polis saria ematea UPV/EHUren Politika eta Administrazio Zientzia sailak gestionatuko du eta bere ardura izango da emandako zenbateko ekonomikoa unibertsitate irakaskuntzari loturiko gastuetara bideratu dela bermatzea.