Info_Patxi

Patxi Juaristiaren web orria

Irudia

  • Izena: Patxi Juaristi Larrinaga
  • Helbide elektronikoa: patxi. juaristi@ehu.eus
  • Telefonoa: 946012380

 

Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) Soziologian Doktorea da 1995. urtetik. 1990 - 1993 urte bitartean, ikerlariak trebatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko beka izan zuen. Tesia egiterakoan, ikerlari aritu zen Galeseko Bangor Unibertsitatean (1992), Texas-eko A&M Unibertsitatean (1993) eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (1994). 1998. urtean, irakasle gonbidatua izan zen Idaho-ko Unibertsitatean.

Euskal kulturari buruz, euskaldunon baloreei, euskarari eta, orokorrean, hizkuntzei buruzko zenbait ikerketa, artikulu eta liburu argitaratu ditu. 2006. urtetik, Gerra Zibilari loturiko hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. 2000. urteko Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen Euskal Herria Globalizazioaren aurrean liburuarekin, eta 2009an, Arabako Foru Aldundiaren Becerro de Bengoa saria Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila liburuagatik. Bere azken liburua da Markinako Frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931 - 1939) (2011).

1993 urtetik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Dena dela, 2005etik 2009ra, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria izan zen.

Aurkezpena

  1. Ematen dituen irakasgaiak
  2. Argitalpenak
  3. Ikerketa proiektuak

 

  • 1. Ematen dituen irakasgaiak
    1. Datuen kudeaketa eta analisia  (euskera, 2c)
  • 2. Argitalpenak
    1.  Juaristi (2010): Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba daukana ez dago musika bila. Euskaldunon postmaterialismoari buruzko gogoeta. Diputación Foral de Alava.
    2.  Juaristi (2011): "Euskal Soziolinguistika aplikatua: Bilakaera metodologikoa eta teknikoa", Revista BAT de Sociolingüística, 2011-1, pp. 99-110.
    3.  Juaristi (2012): Markinako frontea. Markina eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala II Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931-1939). Leioa: UPV-EHU.
    4.  Juaristi (2012): "Euskara", Informe Socio-económico de la C.A. de Euskadi. Eustat. pp. 171-208
    5.  Juaristi et alt (2012): Estudiantes de la UPV-EHU como sujetos de investigación. Leioa: UPV-EHU
  • 3. Ikerketa proiektuak
    1.  Juaristi: Factores que inciden en la utilización del idioma en el ámbito escolar.
    2.  Juaristi. La dimensión territorial e identitaria en la competición partidista y la gobernabilidad española.
    3.  Juaristi. El frente de Markina. La Guerra Civil en Markina-Xemein.
    4.  Juaristi. En Busca de suelo ético común de valores compartidos