Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Erakundeen erreformak Espainian. Autonimia-errendimenduaren balantzea: 1980-1995 (SEC94-0398).

Ikertzailea(k):
Joan Subirats Humet (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Politika eta Administrazio Zientziako Katedraduna).
Denboraldia:
1995-tik 1997 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Zientzia eta Teknologiako Ministro arteko Batzordea