info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Gaiari buruzko nazioarteko foroetan Partaidetzareko Zuzendaritzak izan behar duen lekuari buruzko dokumentu estrategikoa egitea.

Ikertzailea(k):
Asier Blas
Denboraldia:
2006-tik 2006 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila (197/06 Ebazpena, 2006ko apirilaren 3a) Kontratu txikia administrazioarekin