info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

EAEko udalerrien herritarren parte-hartzeari buruzko diagnostikoa: lau tipologien analisia

Ikertzailea(k):
Rafa Ajangiz
Denboraldia:
2004-tik 2005 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza, Etxebizitzaz eta Gizarte Gaietako saila (2004ko uztailaren 12ko 277/04 agindua) Kontratu txikia administrazio publikoarekin