info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Euskal Herriko udalerrietan eginiko parte-hartze esperientzien mapa

Ikertzailea(k):
Asier Blas Mendoza eta Rafael Ajangiz Sánchez
Denboraldia:
2003-tik 2006 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
17.650 €. Finantzatu duen erakundea eta proiektuaren zk.: Euskal Herriko Unibertsitatea (Ikerketa-taldearen kodea: 9/UPV 00110.323-14589/2002)