info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

BATUBIDE. Euskal Herriko Unibertsitatean lekualdatze seguru eta iraunkorrerako plana egiteko eta ezartzeko laguntza eta bultzada. Laneko beste zentro batzuetara heddatu daitekeen esperientzia pilotua.

Ikertzailea(k):
Angel Elias Ortega
Denboraldia:
2006-tik 2008 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
28.0000 €. Finantzatu duen erakundea eta proiektuaren zk.: OSALAN, 06/10/31ko 23.365 ebazpena. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza saila. 37.000 €. Finantzatu duen erakundea eta proiektuaren zk.: UNESCO Katedra, Ebazpena: 3244/2006 UPV/EHU