info_proyectos

Sailaren ikerkuntza

Politika eta Administrazio Zientzia sailaren jarduera nagusienetakoa da ikerketa-proiektuak egitea. Askotan, Euskal Herriko beste zentro batzuekin edo Espainiako eta nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan egiten dugu lana; izan ere, saileko irakasleak maiz biltzen dira beste unibertsitate batzuetako kideekin zientziaz hitz egiteko.

Ondorengo zerrendan, azken urteotan saileko irakasleek zuzendu dituzten, edo zuzentzen ari diren,  ikerketa-proiektuak ageri dira eta bakoitzaren ondoan horien finantzaketaz arduratu den erakundea, besteak beste: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Eusko Jaurlaritza (EJ), Espainiako Hezkuntza Ministerioa (CICYT) eta Europako Batzordea (DGXII).

Eduki publikatzailea

Herritarren parte-hartzearen diagnostikoa Amurrion (Araba). Tokiko Agenda 21eko Arnasa Foroaren esperientzia orokortzea.

Ikertzailea(k):
(F) Rafael Ajangiz
Denboraldia:
2003-tik 2004 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Amurriko Udala eta Eusko Jaurlaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saila) 6.000 € Euskal Herriko Unibertsitatearen, Amurriko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmena