Amaia Landaburu Corchete

Amaia Landaburu Corchete

Aurkezpena

Amaia Landaburu Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Saileko irakasle laguntzaile doktorea da. Gizarte Komunikazioan doktorea da, nazioarteko aipamenarekin, Malagako Unibertsitatean (UMA), eta Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Tesia egin bitartean, doktoretza aurreko ikerketa-egonaldiak egin zituen: Bordeaux-Montaigne Unibertsitatean, "Médiations, informations, communication, arts" (MICA, EA4426) taldean (Frantzia, 2017), eta New Delhin, Jamia Millia Islamia Unibertsitatean, "Centre for Culture, Media and Governance" (CCMG) taldean (India, 2016).

Irakaskuntzari dagokionez, irakasgai hauek ematen ditu: Informazioko generoak, Dokumentazio Iturrien Kudeaketa eta Web edukien idazkera eta sorkuntza.

Ikertzaile gisa, artikuluak argitaratu ditu kalitatezko aldizkari akademikoetan (SJR-Scopus, FECYT zigilua, CIRC, Dialnet métricas eta abar). Halaber, hainbat komunikazio aurkeztu ditu nazioarteko kongresuetan eta ikerketa proiektuetan parte hartu du.

Ikerketa lerroak

Komunikazioaren demokratizazioa; komunikazioa eta partaidetza; fotokazetaritza.

Argitalpenak