Beñat Doxandabaratz Otaegi

Beñat Doxandabaratz Otaegi

Aurkezpena

2025-26 ikasturtetik aurrera, Beñat Doxandabaratz Otaegi EHUko Kazetaritza Saileko irakasle laguntzaile doktorea da. 2021 eta 2025 bitartean, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioko Sailean irakasle interinoa eta laguntzaile doktorea izan zen. Aurretik, ordezko irakasle izan da EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean (2014–15); baita irakasle ere Mondragon Unibertsitateko Komunikazio (IKO) eta Hezkuntza Zientzien graduko ikasgaietan (2009–2012).

University of Stirling-en (Erresuma Batua) Film & Media Studies-en lizentziatua da (Espainiako Hezkuntza Ministerioak baliokidetua: Informazio Zientzietan lizentziatua, ikus-entzunezko arloan).

Gizarte Komunikazioko doktorea da EHU-n (Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean), Landa- eta hiri-identitateak talkan euskal zinema berrian izeneko tesiarekin, Katixa Agirrek zuzendua.

Mondragon Unibertsitateko Master Ofiziala dauka: Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan (EKOMU, 60 ECTS, ikerketa gaitasuna); baita EHUko Gidoi, Produkzio eta Ikus-entzunezko Errealizazio Masterra ere.

Irakaskuntzaren arloan, kazetaritzari, ikus-entzunezko komunikazioari eta euskararen erabilera profesionalari lotutako irakasgaiak eman ditu EHUko eta Mondragon Unibertsitateko hainbat gradutan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.                                                                               

Orcid: https://orcid.org/0000-0003-1402-6247

Profesional gisa, bi hamarkadetan zehar aritu da erredaktore gisa prentsa idatzian nahiz telebistan (Argia, Euskonews, Zabalik, Deia, ETB), baita komunikazio-arduradun gisa ere hainbat erakunde publikotan, hala nola Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikan eta Etxepare Euskal Institutuan. Halaber, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren prentsa-burua izan da.

Ikerketa-lerroak

Bere ikerketa-ildo nagusia zinemaren eta gizartearen arteko harremanean oinarritzen da, arreta berezia jarriz hizkuntza gutxituetako zinema europarrari eta, bereziki, 2005etik aurrera euskarazko zinema berriari. Bere ikerketek identitateari, memoriari, irudikapen sozialari, gatazkari, landatartasunari eta hiritartasunari buruzko gaiak jorratzen dituzte, baita analisi zinematografikoari aplikatutako ikuspegi intersekzionalak eta queer-ak ere.

Argitalpen garrantzitsuenak (azken bost urteak)

Nazioarteko eragina duten aldizkari zientifiko indexatuetan argitaratu ditu artikuluak:

  • Doxandabaratz, B. (2023). Flowers for Grandma: Identity Struggles in the New Basque Cinema. Bulletin of Contemporary Hispanic Studies, 5, 191-209.
    DOI: 10.3828/bchs.2023.13
    Scopus-en indexatutako aldizkaria, h-indizea 11, SJR ≈ 0,121, eta SCImago-ren arabera Q2 quartilean (Literature & Literary Theory) sailkatua.
    ISSN 1475-3839 / 1478-3398.
    https://www.liverpooluniversitypress.co.uk/journals/bulletin-of-hispanic-studies
  • Doxandabaratz, B. (2024). On shifting sands: Exploring the role of the third space in new Basque cinema’s Pikadero and Oreina. International Journal of Iberian Studies, 37(1), 7–25.
    DOI: 10.1386/ijis_00119_1
    H-index 9, SJR ≈ 0.156 duen aldizkaria, Q2 quartil-ean sailkatua (Cultural Studies / History) SCImago-ren arabera.
    ISSN 1364-971X / 1758-9150.
    https://www.intellectbooks.com/international-journal-of-iberian-studies
  • Doxandabaratz, B. (2025). Queering the Basque countryside: desire, resistance and tradition in Ander and 80 egunean. Journal of Spanish Cultural Studies, 26(4), 375–395.
    DOI: 10.1080/14636204.2025.2582919
    SJR (2024) ≈ 0.155 duen aldizkaria, Q2 quartilean sailkatua, Cultural Studies eta History delakoan, SCImago Journal Rank. H-index ≈ 15.
    ISSN 1463-6204 (inprimatua) / 1469-9818 (elektronikoa).
    https://www.tandfonline.com/toc/cjsc20/current
  • Doxandabaratz, B. (2025). “Shadows of Silence: Exploring the haunting legacy of the Basque conflict through Negu Hurbilak”, Volume 29 (2025), Arizona Journal of Hispanic Cultural Studies (University of Arizona).
    JSTOR, MLA, Latindex, Project MUSE eta Dialnet-en indexatutako aldizkaria.
    ISSN 1096-2492.
    https://www.jstor.org/journal/arizjhispculstud
    https://muse.jhu.edu/journal/354
  • Doxandabaratz, B. (2026). “Urban Heart, Rural Soul: Exploring the duality of Basqueness through Handia (The Giant, 2017)”, Research Journal (Erresuma Batua).
    Scopus indizatutako aldizkaria, h-indizea 7, SJR ≈ 0,10, ikerketa kultural eta ikus-entzunezko arloetan Q3 quartilean sailkatua.
    ISSN 1468-2737.
    https://www.scopus.com/sources

Liburuen kapituluak

  • Doxandabaratz Otaegi, B. (2024). ODS 18 (17+1) aldera: EHUko Zuzenbide eta Kriminologiako irakaskuntza esperientzia bat hizkuntza-aniztasuna eta ulertzeko eskubidea sustatzeko. I. Ordeñana Gezuraga, I. Suberbiola Garbizu, S. Arruti Benito eta H. Colomo Iraola (Eds.), Los objetivos de desarrollo sostenible y la innovación educativa en la enseñanza-aprendizaje del derecho. Madrid: Dykinson.
    DOI: 10.14679/3319
    Liburu kolektibo bat da, kongresu zientifikoko ponentziatik eratorria, Dykinsonek argitaratua (SPI rankingeko 3. argitaletxe juridikoa), ISBN 978-84-1070-862-4rekin.
  • Euskal Zinemak 20 urte (2005–2025) liburuan, Josu Martinezek eta Samara Veltek editatutako lanean, Beñat Doxandabaratz Otaegik “Euskal gizartearen sotoan barrena: bidaia intersekzionala Ander, 80 Egunean, Jone, batzuetan eta Faisaien Irla-ra” izeneko atala idatzi du. Liburua 2026an zehar argitaratuko da, EHUko Mikel Laboa Katedra bildumaren baitan.

Kongresuak

18. GJHrantz (17+1): UPV/EHUko Zuzenbideko eta Kriminologiako irakaskuntza esperientzia, hizkuntza aniztasuna eta ulertzeko eskubidea sustatzeko” hitzaldia aurkeztu zuen GJHak eta hezkuntza berrikuntza Zuzenbidearen irakaskuntza-ikaskuntzan izeneko kongresuan (UPV/EHU, 2024), non batzorde antolatzaile eta zientifikoko kide ere izan baitzen.

Era berean, 2014an, Katixa Agirrerekin batera, “Axun eta Maite uhartean: nekazal eta hiri identitateak aurrez aurre euskal zineman” komunikazioa aurkeztu zuen ULEPICCren V. Biltzar Nazionalean, tokiko eta erkidegoko irrati-telebista autonomikoan. Hurbileko komunikazio mehatxatua.

Ikerketa-proiektu garrantzitsuenak

Parte hartu du goi-mailako hezkuntzaren eta garapen jasangarriko helburuen esparruan, irakaskuntzaren berrikuntzan, hizkuntza-aniztasunean eta zinemaren eta bitartekoen analisi kritikoan oinarritutako ikerketa-proiektu eta -jardueretan, arreta berezia jarrita hizkuntza-aniztasunari eta ulertzeko eskubideari buruzko 18. GJHan (17+1).