Iker Merchán: Presentación

Iker Merchán

Aurkezpena

Barakaldo, Bizkaia, 1977. Merchán Kazetaritzan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta nazioarteko aipamena du. 2016az geroztik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea da. Doktoratu aurreko ikerketa-lana Budapesteko Central European Universityn egin du (2012), eta doktoratu ondorengoa Buenos Aireseko Unibertsitatean (2020). Irakasle gonbidatua izan da Università di Sienan (2021), Madrilgo Carlos III Unibertsitatean (2005), Deustuko Unibertsitatean (2017), Mondragon Unibertsitatean (2016) eta Universidad de Cantabrian (2006).

Bere etapa profesionalean Consumer.es abiarazi eta garatu zuen, OJDren arabera, Espainian audientzia gehien duen bosgarren komunikabide digitala. Ondoren, Eroski banaketa-enpresak interneten duen presentziaren arduraduna izatera pasa zen, Semantix hizkuntzalaritza konputazionaleko ‘product manager’ eta Soda.tv interneterako ikus-entzunezko produktorearen kudeatzailea. Sarean Sar komunikazio korporatiboko aholkularitza sortu zuen eta La Salve garagardo enpresa bilbotarra birsortu zuen.

Bitartez ikerketa-taldeko kidea da, eta ingurune digitaletan komunikazioari esker gizarte-bazterketa murrizteko eta berdintasuna sustatzeko bideak jorratzen ditu.

ORCID: 0000-0001-9213-4759

Ikerketa lerroak

Generoa, ziberkazetaritza, arrakala digitala, branded content, komunikazio irekiko aretoak.

Argitalpen aipagarrienak (azken 5 urteak)

  • Castell, C. T., Merchan, I., & González, M. J. C. (2021). Las salas de prensa virtual como herramientas de Relaciones Públicas para la comunicación con los medios en Cuba: un estado de la cuestión. Revista Internacional de Relaciones Públicas, 11(22), 5-26.
  • Mardaras, L. I., González, M. J. C., Peñín, L. M., Merchan, I., & Illera, A. E. (2020). El reto de la igualdad en la formación universitaria en Comunicación. De la concienciación a la capacitación en perspectiva de género1. Estudios sobre el mensaje periodístico, (26), 1433-1444.
  • Illera, A. E., Merchan, I., & Larruskain, N. V. (2018). El" Social Big Data": una oportunidad empresarial y laboral. Estudios sobre el Mensaje Periodistico, 24(2), 1213.
  • Cuesta, J. J. G., Azkarate, T. A., & Merchan, I. (2018). Los estudiantes de periodismo ante el mercado laboral. Emprender para poder trabajar. In Perfiles actuales en la información y en los informadores (pp. 95-104). Tecnos.

Ikerketa taldea

  • Bitartez (IT1081-16), Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-talde kosolidatua (A mota)
  • Ikerketa-ildoak
    • Komunikabideak, korporazioak eta publikoa
    • Komunikazioaren arloko profesionalen profilak eta trebetasunak
    • Generoa, komunikazioa eta irakaskuntza

Harremanetarako