María Gorosarri González: Aurkezpena

María Gorosarri González

Aurkezpena

EHUko irakasle agregatu iraunkorra. Zuzenbidean lizentziatua (2002), Kazetaritzan lizentziatua (2004) eta Komunikazioan Doktore Europarra. Kazetari moduan lan egin du, komunikazio-arduraduna izan da eta hedabideetako kolaboratzailea da.

Komunikazioan Nazioarteko Doktorea (2011) da, “Albisteen kalitatea: Research on Basque Media’s News Quality” europar tesiarekin (euskaraz eta ingelesez), Eusko Jaurlaritzaren doktore-aurreko bekarekin (2006-2010). Doktoretza-ondorengo bi proiektu garatu ditu. EHUn, EHUren doktorego ondoren bekarekin (2012-2013). Freie Universität-en (Berlin, Alemania), Eusko Jaurlaritzaren doktorego ondoren bekarekin (2014-2016). EHUko irakasle atxikiaren plaza irabazi zuen 2016an eta EHUko irakasle iraunkorra da 2022tik.

Albisteen kalitatea, kazetaritza feminista eta fotokazetaritza ikertzen ditu. EHUko Kazetaritza Graduan Fotokazetaritza eta Deontologia ematen ditu, euskarazko eta ingelesezko taldeetan, eta Gizarte Komunikazioari buruzko Masterrean.

Ikerketa lerroak

Albisteen kalitatea, kazetaritza feminista eta fotokazetaritza.

Argitalpenak (5 urte)

Ikerketa proiektuak (5 urte)

  • “Feminismoa hutsaltzearen aurka”, Euskoiker Fundazioa (2021etik).
  • “Emakume antifaxistak (1936-1945)”, Euskoiker Fundazioa (2016tik).
  • “Europako hizkuntza gutxituetako hedabideen audientzia: errealitatea, estrategiak eta erronkak”, UPV/EHUk diruz lagundutako proiektua (2021-2022).
  • “Problemas públicos y controversias: diversidad y participación en la esfera mediática”, Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades-ek diruz lagundutako proiektua (2018-2021).

Harremanetarako