inf_curso_lengua_signos

Zeinu Hizkuntza ikastaroa ikasleentzat

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak modalitate presentzialean“Zeinu Hizkuntza” ikastaroak antolatu du hiru campusetan. UPV/EHUko gradu eta graduondoko ( master ofiziala eta doktoregoa) unibertsitate ikasleei zuzendua daude.

Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.

Ikastaroei buruzko informazioa

Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa da, presentzialak eta nahitaezkoak, astean bi saiotan banatuta, eta hautazko kreditu bateko aitortza du. Hautazko  kreditua emango da beti ere ikasleek eskoletara bertaratzearen % 100 betetzen badute.

Ikastaroen egutegia eta ordutegia


Guztira hiru ikastaro eskainiko dira. Datak eta ordutegiak hauek izango dira:
 

Araba: astearte eta ostegunetan 14: 30-17: 00. Hasiera: otsailak 12 - martxoak 26

Bizkaia-Leioa: astearte eta ostegunetan 14: 30-17: 00. Hasiera: otsailak 12 - martxoak 26

Gipuzkoa: astearte eta ostegunetan 14: 30-17: 00. Hasiera: otsailak 12- martxoak 26

Plaza mugatuak
Plaza kopurua mugatua da eta parte-hartzaileen hautaketa inskripzio ordenaren arabera egingo da plaza guztiak bete arte, 20 ikastaro bakoitzeko izango dira.

Plazen % 5 desgaitasun-egoeran dauden ikasleentzat gordeko da. Desgaitasunen bat izanez gero, dagokion ziurtagiria honako helbide honetara bidali beharko da: discap@ehu.eus
 

Ikastaroa Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin antolatu da.

Izena emateko formularioa

Izena emateko epea urtarrilaren 28an goizeko 8:30etan hasiko da eta urtarrilaren 30an itxiko da, eguerdiko 13: 00etan. Webgunearen bidez egiten da.

OHARRA: Araban otsailaren 12ra arte egongo da izena emateko aukera.

Izen-emateko estekak:

Araba: Zeinu-hizkuntza ikastaroa

Bizkaia-Leioa: Zeinu Hizkuntza ikastaroa

Gipuzkoa: Zeinu Hizkuntza Ikastaroa

Onartutako pertsonen zerrenda
Bizkaia eta Gipuzkoako ikastaroetan onartutako pertsonen zerrenda. Onartutako pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute ikastaroaren jarraibideekin.

Arabako Campusean ez dira plazak betetzen, izena emateko epea otsailaren 6ra arte luzatuko da.