Nazioarteko Desgaitasunaren Eguna, abenduak 3

Irudia
Zeinu hizkuntzako alfabetoa, Ugandako eskola bateko horman margotua | Argazkia: UNICEF/Uganda/Barbeyrac

NAZIOARTEKO DESGAITASUNAREN EGUNA-Abenduak 3-

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna 1992an izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 47/3 ebazpenaren bidez. Helburua da desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzea gizarte eta garapenaren arlo guztietan, eta haien egoeraz kontzientziatzea bizitza politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren alderdi guztietan.

Aurten, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren gaia "Garapen inklusiborako irtenbide eraldatzaileak: berrikuntzaren zeregina mundu irisgarri eta ekitatiboa bultzatzeko" da. Giza eskubideen funtsezko baldintza da desgaitasun egoerak gizarteko parte izatea, garapen iraunkorra, bakea eta segurtasuna errespetatzeko. Halaber, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren "atzean inor ez uzteko" promesa betetzeko funtsezko gaia da. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak errespetatzea ez da justizia-kontua bakarrik, gure etorkizunean inbertitzea ere bada. (Iturria: Nazio Batuak)

Proposamen berritzaileak egiteko gunea- Animatu ekimen honetan parte hartzera!

Aurten, Nazio Batuen leloa honako hau da: "Garapen inklusiborako irtenbide eraldatzaileak: berrikuntzaren garrantzia mundu irisgarri eta ekitatiboa bultzatzeko".

Hezkuntza-berrikuntzak unibertsitate-inguruneak eraldatzeko eta ikasle guztien ikaskuntza eta partaidetza aukerak errazteko balio behar du.

Parte hartu ekimen honetan! Unibertsitateko komunitatera zabaldu nahi dugu, ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean gogoeta egiteko, informazioa partekatzeko eta esperientziak trukatzeko.

“Izaskun Heras Prado” Master Amaierako Lanen Saria. V.edizioa

Saria inklusioa bultzatzeko sortu da, inklusioa eraldaketa prozesu bezala ulertuta, gure inguruak pertsona guztien eskubideak eta premiak izan ditzan kontuan, eta hartara gure unibertsitatea guztiontzako gune izan dadin. Azpimarratu beharra dago helburu nagusia ingurua eraldatzea dela, eta ez pertsonak inguru horretara egokitzea, eta horretarako oinarri izan behar da unibertsitatea guztiok kontuan hartuta diseinatu beharra dagoela, guztiontzako irisgarri izan dadin.

Abenduaren 15ean deialdiaren ebazpena argitaratuko da eta sarituen berri emango da.

Ikasleen Ahotsak. IV topaketak

Azaroaren 30ean, unibertsitate aurreko ikasleei zuzenduak izan ziren topaketak egin ziren.

Ikus informazioa: Campusa aldizkaria

Bideoa #Deseos SAPDU

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, SAPDU sareak, Unibertsitatean Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko Zerbitzuen Sareak, hedapen-bideo bat du.

«Unibertsitatea eta Desgaitasuna» V. azterlanean bildutako datuen arabera, Universia Fundazioak egin duena eta 61 unibertsitatek parte hartu dugunean,  estatuko unibertsitateetan ikasketak egiten ari diren desgaitasun egoeran dauden ikaslee kopurua 19.910 dira, hau da, unibertsitateko ikasgeletako ikasle guztien % 1,5.