inf_nahaste_psikikoak saioa_2022

Nahaste psikikoei buruzkoi online prestakuntza-saioa Unibertsitateko irakasleentzat

Hizlaria: Nekane Azuabarrena Anduaga*

Data: martxoaren 15ean, Webex-en bidez

Ordutegia: 15:00-17:00

Hizkuntza: gaztelania

Izena emateko epea: martxoaren 1eko 8:00etatik martxoaren 7ko 17:00etara

Saioan izena emateko, formulario hau bete behar da:

Izena emateko formulariorako esteka

Onartutako pertsonei berrespen-mezu elektroniko bat bidaliko zaie jarraibideekin.

Helburua: Osasun mentala terminoa eta nahaste psikiko ohikoenak ezagutzen laguntzea. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan dauden oztopoak identifikatzea, eta unibertsitateko irakasleei horiei aurre egin ahal izateko estrategiak ematea.

Saioaren egitura: saioa bi zatitan banatuko da:

  • Lehenengo zatia (1:00): Nekane Azuabarrena, AGIFESeko psikologoa (Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea). Osasun mentalari ikuspegi klinikotik helduko dio: zer da Osasun Mentala? Nola daude gure gazteak? Osasun Mentaleko arazo ohikoenak, esku hartzeko eta prebenitzeko jarraibideak.
  • Bigarren zatia: jardunbide egokiak (1:00): irakaskuntza-ingurunean gertatutako egoerak bateratzea eta ikasgeletan laguntzeko estrategiak eta neurriak jorratzea

Antolatzailea: Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua (UPV/EHU)

* Nekane Azuabarrena Anduaga

Psikologian lizentziatua. Familia eta Bikoteko Terapiako Masterra. Talde-lanean aditua.

Ibilbide profesionala AGIFESen egin du, lehenik hezitzaile gisa eta ondoren psikologo gisa pisu-programetan eta laguntza psikosozial komunitarioko programan, terapeuta gisa senideentzako eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako laguntza-taldeetan, eta arduradun gisa errehabilitazio psikosozialeko bi zentrotan (EPSZ). Gaur egun, eguneko jardueren eta gazteentzako ZEUK AUKERATU programaren koordinatzailea da.